Guztira 46 saltoki batu dira aurten 2025eko Iruña Stock eskaintzen azokara. Iruñeko Udalak antolatzen du, hiriko merkatarien elkarteekin elkarlanean. Otsailaren 27tik (osteguna) martxoaren 1era (larunbata) bitartean eginen dute azoka, saltokietan bertan, baimena izanen baitute beren ohiko ordutegian salgaiak kalera ateratzeko.
Hainbat auzotako saltokiek hartuko dute parte: Alde Zaharrekoek, Donibanekoek, Ermitagaña eta Mendebaldeakoek, Martín Azpilicueta ingurukoek, Sanduzelaikoek, Zabalguneetakoek, Arrotxapekoek eta Iturramakoek. Moda-dendak, zapata-dendak, etxerako gauzak saltzen dituztenak, jaki-dendak eta osagarriak saltzen dituztenak izanen dira nagusiki. Parte hartzen duten saltokiek kanpainaren kartel bat izanen dute bat egin dutela adierazteko. Salgai gehienak saltoki barruan izanen dituzte, baina aukera izanen dute lagin txiki bat kalera ateratzeko. Kalera ateraz gero, ezin izanen dute lokalaren fatxadak dituen metro linealak baino gehiago okupatu, ezta fatxadatik kanporantz bi metro baino gehiagoko tartea hartu ere. Debekatuta dago karpak, megafonia edo elektrizitatea behar duten elementuak instalatzea (berariazko baimena izan ezean), bai eta establezimendura sartzea oztopatzen duten elementuak jartzea ere. Bide publikoan jartzen dituzten gauza guztiak kendu eginen dituzte merkataritza-ordutegia amaitzean.
2007an egin zen lehen aldiz Iruña Stock azoka, eta formatua aldatuz joan da urteek aurrera egin ahala. Lehenengo urteetan toki bakar batean egiten zen azoka, hala nola Baluarten eta autobus-geltoki zaharrean, baina badira urte batzuk saltokietan bertan eskaintzen dituztela negu amaierako deskontuak, bai barruan eta bai kanpoan.
Iruñeko Udalak babesa ematen dio sustapen-ekintza horri, baliagarria baita tokiko merkataritzari ikusgaitasuna emateko, eta neguko merkealdia amaitu ondoren saltokiek biltegiak hustu ditzaten eta denboraldi berriko produktuak jaso ahal izan ditzaten.
2025EKO IRUÑA STOCK AZOKA. PARTE HARTUKO DUTEN SALTOKIAK
Alde Zaharra
o Slide Shop (Txapitela kalea 8)
o General Óptica (Txapitela kalea 9)
o Tihista gizonendako moda (Calceteros kalea 3)
o Tejanos (Zapatería kalea 7)
o Sombreros Albero (Zapatería kalea 13)
o BSC Shoes (Zapatería kalea 36)
o Mirate (Zapatería kalea 21)
o Ibili Calzado Saludable (Zapatería kalea 45)
o Basoco zapata-denda (Zapatería kalea 52)
o Diminutos Gigantes (San Nikolas kalea 56)
o Casa Garatea (San Gregorio kalea 10)
o Artazcoz gizonendako moda (Kale Nagusia 5)
o La Zapatillera (Kale Nagusia 17)
o Skaner Shop (Kale Nagusia 10)
o Fulber Lois (Kale Nagusia 13)
o Bolsos Cebrián (San Lorentzo kalea 9)
o Cristina Tollar (Gazteluko plaza 36)
o Zarranz Moda (Estafeta kalea 9)
o Karmele Berri (Navarrería kalea 7)
o La Trastienda de Navarrería (Navarrería kalea 21)
o Medina lentzeria (Kale Nagusia 5)
Donibane, Ermitagaña eta Mendebaldea
o Bayón Moda (Baiona etorb. 42)
o Asiry Outlet (Baiona etorb. 24)
o Adorno (Ermitagañako kalea 4)
o Chala... Moda y Lencería (Antso Ramirez kalea 1)
o Pili Zugaldia emakumeendako moda (Ermitagañako kalea 4)
o Tribeca (Ermitagañako kalea 1)
o Conchi mertzeria-lentzeria (Irunlarrea kalea 13A)
o Moda D’Ellas (Baiona etorb. 5)
o Moda D’Ellas (Antso Ramirez kalea 1)
Martín Azpilcuetako eremua
o Bayona Etxetresna elektrikoak (Baiona etorb. 40)
o Coviran (Martín Azpilcueta kalea 3)
o Milar – San Juan (Martín Azpilcueta kalea 14)
o Iturralde (Martín Azpilcueta kalea 12)
o Lizarraga (Martín Azpilcueta kalea 13)
Sanduzelai
o Deiherri harategia (Gortari kalea 1)
o Neroli Naturo-estetika zentroa (Fleming Doktorearen kalea 7 atzealdea)
o Calzados Iruña (Simonena Doktorearen kalea 2)
Zabalguneak
o Donde Siempre (Teobaldoen kalea 13)
o Fildor mertzeria (Paulino Caballero kalea 45)
o Flores Bosquecillo (Navas de Tolosa kalea 27)
o Lía Carriedo (Askatasun plaza 4)
Arrotxapea
o Tissue Atelier (Jaurrieta kalea 3 behea)
o Txaro Moda (Bernardino Tirapu kalea 61)
o Rotxa Oinetakoak (Bernardino Tirapu kalea 55)
Iturrama
o Virginia fruta-dena (Serafín Olave kalea 33 behea)
o Federopticos Riezu (Iñigo Arista kalea 14 behea)
