Berriz ireki da funtzionamenduko laguntzailearen 9 lanposturen oposizioan eskaerak aurkezteko epea euskararen B2 maila dutenendako

Berriz ireki da funtzionamenduko laguntzailearen 9 lanposturen oposizioan eskaerak aurkezteko epea euskararen B2 maila dutenendako
Deialdia aldatu da, hasieran C1a eskatzen baitzen lanpostu batzuetan

Euskararen B2 maila dutenek Iruñeko Udalak abenduaren 21ean deitu zuen udal instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen oposizioan izena ematen ahalko dute. Hasiera batean, deialdiaren oinarrietan euskararen C1 maila eskatzen zen eskainitako plaza batzuetarako. Hala ere, orain, eskakizun hori aldatu egin da, 2021ean onetsi eta 2021eko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24koan argitaratu zen azken Plantilla Organikoan jasotako baldintzekin bat, bertan jasotzen baitira udal-lanpostuetara sartzeko betekizunak. Agiri horrek zehazten du udal instalazioen funtzionamenduko laguntzaile lanposturako eskatutako euskararen ezagutza maila B2 mailarekin bat datorrela.

Hala, baldintza hori betetzen duten eta proban izena eman ez dutenek martxoaren 11ra arte dute epea. Izen-ematea udal webgunearen bidez egin behar da, ‘Enplegu publikoko deialdiak’ apartatuan. Izena emateko unean, eskatutako euskara-maila egiaztatzen duen titulua edo ziurtagiria erantsi beharko dute. Gainera, eskaera irekitako lehen epean egin zuten izangaiek, baldin eta euskarako B2 titulua badute, berriro aurkezten ahalko dute. Izena eman duten gainontzeko izangaiek ez dute inongo kudeaketarik egin behar.

Orain onartutako aldaketan, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeendako plaza-erreserba ere ezabatu da, sartzeko modu hori ez baitagokio deialdi honi. 

Udalak deitu duen instalazioetako funtzionamenduko laguntzailearen 9 lanpostuetatik 4 txanda irekikoak dira, 4 igoera-txandakoak eta bat % 33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenendako. Hiru lanpostu Hezkuntza, Berdintasun eta Kultur Aniztasuneko Alorrari atxikita daude; beste hiru Kiroleko eta Osasuneko Alorrari; bat Pertsonen Kudeaketako Alorrari, eta beste bat Kultura eta Gizarte Zerbitzuetako Alorrari.

¿Te ha sido útil esta página?