Berdintasuneko ordenantza bat eta eraso sexisten kanpaina auzo eta festa guneetara helaraztea; horra Berdintasun arloko zenbait erronka 2018

Berdintasuneko ordenantza bat eta eraso sexisten kanpaina auzo eta festa guneetara helaraztea; horra Berdintasun arloko zenbait erronka 2018
Herritarrek eta erakundeek eraso sexistei erantzuteko protokoloa erreferentea izan zen 2017an beste administrazio batzuendako
Fitxategi

Iruñeko Udalak emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten jarraitzen du. 2017an egindako jarduketei aurten Iruñeko III. Berdintasun Planean (2016-2022) ezarritako esku-hartze esparru bakoitzean gauzatuko diren jarduketak batuko zaizkie. Horien artean nabarmentzekoak dira ordenantza bat idatzi eta onestekoa, genero-ikuspegia udal-aurrekontuetan txertatzekoa eta webgune propioa sortzekoa. Horiek dira 2018 honetarako aurreikusi diren jardueretako batzuk. Berdintasuneko Alorrak jarraituko du emakumeen ahalduntzea ardatz duten prestakuntzak eta jarduerak programatzen, eta Udalak egiten dituen programa, politika eta plan guztietan genero-ikuspegia zeharka txertatzeko lanari eutsiko dio.

Hiria esparru gisa hartuta, espazio publikoan emakumeak ikusgarri egiten jarraituko du, eta espazio horiek emakumeen beharretara egokitzea bilatuko da. Esate baterako, prozesu partizipatibo bat bultzatuko da, xede izango duena herritarren proposamenak biltzea, auzoetako festa-batzordeen bidez, hiriko diseinu, segurtasun, etxebizitza, garraio eta abarren hobekuntzari lotuta; asmoa da auzotarrek laguntza ematea botere publikoei bermatzeko ez direla gune kritiko berriak sortzen eta daudenak desagertzen direla.

Halaber, Pamplona libre de agresiones sexistas/Eraso sexistarik gabe Iruña aske estrategiari eutsiko zaio, bereziki festa- eta aisialdi -guneetan, ez dadin halakorik gertatu; eta gaueko festa- zein aisialdi-gune pribatuetan indarkeria sexistari aurrea hartu eta erantzuteko protokolo bat sortu eta onesteko lan egingo da. Komunikabideak estrategia horretan engaiatzeko, Sanferminetan zehar kazetaritza-jardunbide onenak dituenari sari bat emango zaio. Berdintasun eta LGTBIko zinegotzi ordezkari Laura Berrok gaur goizean aurkeztu ditu 2018ko ildo estrategikoak, eta 2017an egindako lanari buruzko balantzea egin du. Hori guztia joan den otsailaren 28an aurkeztu zen Emakumearen Kontseiluan, 2017an lau alditan bildu zen foro bat.

¿Te ha sido útil esta página?