Belosoko aldapako asfaltatze-lanen ondorioz, zirkulazioaren noranzko bakoitzeko errei bakar bat erabiltzen ahalko da asteazkenetik ostiralera arte

Belosoko aldapako asfaltatze-lanen ondorioz, zirkulazioaren noranzko bakoitzeko errei bakar bat erabiltzen ahalko da asteazkenetik ostiralera arte
Ostiraletik aurrera lau erreiak zabalduko dituzte behin betiko, eta bitartean, ibilbide alternatiboak erabiltzea gomendatzen da: Arrotxapea, Txantrea, Buztintxuri eta Sarrigurengo errepidea
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Bihar (asteazkena) jarriko dituzte martxan Belosoko aldapako bi erreiak asfaltatzeko lanak, hiriko erdigunerako noranzkoan. Ostiralera arte, Burlatarako noranzkoko bi errei erabiltzen ahalko dira: bata hiriko erdigunera igotzeko eta bestea Burlatara jaisteko.   Ostiralean, berriz, lau erreiak erabili ahal izatea aurreikusten dute, bi igotzeko eta beste bi jaisteko; izan ere, oinezkoendako eta ziklistendako ibilbidearen obren ondorioz moztu dute trafikoa, eta lanak egiten jarraituko duten arren, ez dute trafikoan eraginik izanen. 

Iruñeko Udalak eta Udaltzaingoak beste ibilbide batzuk erabiltzea gomendatzen dute Belosoko aldaparen eta Labritekoaren alternatiba gisa, eta hala, ez da ibilgailurik pilatuko hirira sartzeko bi bide horietan.  Beste bide hauek erabiltzea gomendatzen da: Txantreako eta Orvinako San Kristobal eta Batasunaren Pribilegioaren kaleakj, Arrotxapeko Arga Ibaiaren kalea, Gipuzkoako etorbidea, Oblatuen zubia, Biurdana kalea eta Erreginaren aldapa kalea, eta Donibaneko Nafarroa etorbidea eta La Olivako Monasterioaren kalea.    Hiritik ateratzeko, Eguesibar kaletik joan daiteke,  Sarrigurengo errepiderantz. 

Asfaltatze-lanak egin bitartean, ez dira moztuko Amaya kirol Hirira eta Eurostars Iruña hotelera sartzeko bideak. Irekita mantenduko dituzte, eta langileek seinaleak jarriko dituzte sarrerak eta irteerak errazteko. Halaber, Nafarroa Behereko etorbidearen, Belosoko aldaparen eta Badostaingo errepidearen elkargunea seinaleztatuko dute. Iruñerriko hiri-garraioaren 10. linea Erripagañarantz desbideratuko da; 4. lineak, berriz, ez du ohiko ibilbidea aldatuko: Belosoko aldapatik igo eta jaitsiko da.

Asteazken, ostegun eta ostiralean, 09:30etik 19:00etara eginen dituzte asfaltatze-lanak. Asteartean, berriz, unean-unean moztuko dute zirkulazioa, lanen beharren arabera. Belosoko aldapako erreiak ostiralean irekiko dituzte, baina asteburuan zehar mantenu eginen dituzte obrek eragindako gorabeherak arintzeko Trafiko Planaren neurriak. Burlatako Bizkarmendia kaleko zirkulazioa bere horretara bueltatuko da martxoaren 17an, astelehena.


logos next

¿Te ha sido útil esta página?