Behin kupula geodesikoaren lanak amaituta, Pellejerías zokoko hiri-baratzearen zerbitzura egonen da,erabilera anitzeko gune estalia gisa

Behin kupula geodesikoaren lanak amaituta, Pellejerías zokoko hiri-baratzearen zerbitzura egonen da,erabilera anitzeko gune estalia gisa
Iruñeko Udaleko Arotzeria eta Altzarigintzako programako ikasleek egin duten domoak 5 metroko diametroa dauka, eta argi naturala

Gaur goizez ireki da Pellejerías zokoko domoa, hiri-baratzearen hondoan dagoen zurezko azpiegitura semiesferikoa. Gune poliedriko hori hiriko eraikuntza-elementu berezi bat da, eta topagune estalia izanen da bai La Piparrika elkarteak kudeatzen duen laboreen-gunearekin lotutako jarduerak gauzatzeko, bai auzotarrek egiten dituzten beste proposamenetarako; izan ere, sarrera librea izanen da, baratzean bezala.

Zurezko 160 triangeluk osatzen dute domoa, eta Iruñeko Udaleko Arotzeria eta Altzarigintzako programako erabiltzaileek eraiki dute. Programa horienplegurako prestakuntza programa bat da, Udalak finantzatu du, oso-osorik, eta 12 hilabeteren ondoren, joan den martxoaren bukaeran amaitu zen. Ikasturte amaierako proiektu berezi samarra izan da, izan ere, parte hartu duten 15 pertsonek prestakuntza jaso behar izan dute: azaroan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) ordaindutako ikastaro bat egin behar izan zuten (Domo geodesiko baten eraikuntza), Mario Turéganok adituaren eskutik. Muntatzeari ekin aurretik, proiektuak Gizarte Enpleguko programaren barruko Obra Lantaldearen lankidetza izan du azpiegituraren zolata egiteko eta indusketa-lanetarako.

¿Te ha sido útil esta página?