
Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen VII. Jaialdia Iruñera iritsiko da ostegunetik igandera, jarduera eta emanaldi eszeniko garaikideen proposamen zabal batekin. Gazteluko plaza eta Kondestable dira, berriz ere, mikroantzerkiak adierazpen dramatiko gisa duen aberastasuna erakusteko aukeratutako agertokiak. La Nave Producciones Teatrales SL taldeak, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, antolatu du edizio berri hau, eta Sail Ofizialaz gain, familiendako saioak eta beste ekintza batzuk ere izanen ditu.
Iñigo Gomez Eguíluz Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendariak eta Marta Juániz Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen VII. Jaialdiko zuzendariak aste honetan ostegunetik igandera arte eginen den Mikrostable jaialdiaren edizio berriaren programa aurkeztu dute. Sail Ofiziala ostiralean, larunbatean eta igandean eginen da Kondestablen, ordu erdiko arratsaldeko saioetan, 19:30ean, 20.00etan eta 20.30ean, eta hiru proposamen eszeniko taularatuko dira. Sarrerak 10 euroan daude salgai eta 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunean erosten ahal dira.
Jaialdiak, ostegunean, Gazteluko plazan La cabeza parlante (Buru hiztuna) antzerki motz eta gertukoa izanen du atariko gisa. 15 pertsonako taldeetan, XIX. mendeko barrakara sartzeko aukera izanen da, 5 minutuz fenomeno harrigarri bat ikusteko. Izan ere, Cognac-eko kondesak, ondasun guztiak galduta, gorputzik gabeko bere ahizpa erakusten ari da munduko azoketan barna. Gorputzik gabeko buru bat ikus daiteke 30 zentimetro eskasera. Emanaldiak hamar minuturo eginen dira 18:00etatik 21.00etara. Sarrera librea izanen da, emanaldi bakoitzeko toki guztiak bete arte.
Gainera, ostiraletik igandera Mikrostableko Sail Ofizialeko obrak taularatu aurretik, Kondestablen Olatz Larumberen eta Bárbara Fernándezen Uholdeak izeneko bideo-dantza proiektua proiektatuko da 18:30etik 19:15era. Naturaren indarrak modu bortitzean agertzen direnean, gure bizitzan emozio eta sentimendu oso sakonak azaleratzen dira. Ura gure bizitza-iturria izan daiteke, baina baita suntsipen- eta hondamendi- iturri ere. Gure bizitokia suntsitzen du eta gureoroitzapenak eramaten ditu.
Bederatzi proposamen Kondestableko Sail Ofizialerako
Sail Ofizialari Kondestablen emanen zaio hasiera hiru proposamenekin. La Banda Teatro Circo konpainiaren In situ diziplina anitzeko ikuskizunak akrobaziak, mugimendua eta gorputz-adierazpena uztartzen ditu, kontakizun bisuala sortu eta ikusleengan emozioa piztu nahian. La Nevera kolektiboak, Mónica Carpintero Acerok eta Andrea Domingok Grietas dantzako lana antzeztuko dute. Lan hori esperientzia mingarriak giza esperientzian berezkoak direla ikusarazi eta horiei esanahi berriakemateko beharrak bultzatuta sortu da. Serendipity Teatroren, Estefanía Doménechen eta Juan Ángel Meleroren Sexamigos antzezlanak betidaniko bi lagunen arteko harremana azaltzen du. Bi lagun horiek beren adiskidetasuna eta bizitza birplanteatzen dute, gau batez aspaldidanik gordeta zeuzkaten instintu eta bulkadak askatu eta elkarrekin partekatu ondoren.
Larunbateko emanaldietan antzerkiak eta dantza izanen dira nagusi. El fenómeno del circo Agrupación Teatral La Maletaren, Pedro Cambasen eta Sofía Cuitiñoren eskutik dator.
Antzezlanak kontatzen du zientzialari frankista entzutetsu batek protagonista munstro nola bihurtu zuen kontatzen du eta horren ondoren haren bizitza nolakoa izan den. Los Escultores del Aire kolektiboko Mai Rojas eta Leo Rojasek The kid next to me dantza-pieza interpretatuko dute. Dantza-pieza aiten maitasunari, beldurrari, haur bat heztea zer den jakiteari, eta bizitzan funtsezkoa dena gogorarazten digun barneko haur hori salbatzeko helduaroko borrokari idatzitako gutun irekia da. Yeto Guerrero Teatro-ko Yeyo Guerrero eta Fernando Ibáñezen Marisclown antzezlanean, luxuzko jatetxe bateko arrainontzian elkartzen diren bi otarrainek gizakiak aztertzen dituzte eta bizitzari buruz gogoeta egiten dute gizateriarekin paralelismo bat eginez.
Azkeneko hiru proposamen eszenikoak igandean antzeztuko dira. La Nave Teatrok, Mon Teatrok, Marta Juánizek eta César Novalgosek Solo serán unas semanas antzezlana aurkeztuko dute. Garai distopiko batean, klase ertaineko emakume bat, bere etxeko bakardadean, maletak egiten amaitzen ari da. Bere eskubideak galdu ditu, baita senarrak maitatua izateko eskubidea ere. Bigarrena El mundo atrás lana izanen da, Rolando Salomé eta Lucas Moronesen dantza eta antzerki fisikoko pieza. Lanak exodo bat, lekualdatutako pertsona baten barneko eta kanpoko bidaia, bakoitzak berekin daramana eta berekin kargatzen duena taularatzen du. Jaialdia Contracciones proposamenarekin amaituko da, Tinoni Creaciones, Estefanía Rocamora eta Julián Salgueroren antzerki musikalarekin. Abesti originalak, ganberroak eta dibertigarriak baliatuz, Fani ezagutaraziko dute, terapia naturalekin obsesionatutako ama hasiberria, eta Conchi, familia ugari baten ama eta bizitzea egokitu zaion bizitzarekin konformatzen dena.
Familia-saio berezia igandean
Igande goiza hurrendako eta familiendako izanen da, hiru umore-, magia- eta antzerki- proposamenekin. Emanaldiak 11:30ean 12:00etan eta 12:30ean izanen dira, eta sarrerak 3 euroan salduko dira. Imanol Espinazo konpainiak hitzik gabeko umore bisuala proposatzen du ‘Clang! Clink! ‘Clash!’ lanean, Sergio de Andresek tren geltokian ahaztutako maleta baten istorioa antzeztuko du ‘El regalo’ izeneko lanaren bidez, eta ‘El alquimista’ antzezlanean Teatro Mágicos konpainiak eta Massil Allache magoak xaboi paregabe batekin egindako esperimentuak erakutsiko dituzte.
Ekintza hauetaz gain, Marta Juánizek zuzendutako mikroantzerki lantegi bat eginen da larunbatean Kondestablen. Goizez izanen da, 11.00etatik 13.00etara eta doakoa izanen da 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunean aurrez izena emanez gero. Parte hartuko duten horiek pieza txiki bat prestatuko dute eta hain denbora gutxian nola konta daitekeen ikasiko dute. Gainera, jaialdiaren nondik norakoak ezagutuko dituzte eta jaialdiko guneetan zehar ibiliko dira haiek egindako sorkuntzekin.
Aurtengo edizioan, Mikrostablek ikusmira zabaldu du eta Sail Ofizialeko saio bat Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean egin da. Joan den urriaren 25ean egin zen, ostiralarekin, eta hiru antzezlan taularatu ziren Miguel Munarriz Antzerki-Aretoarekin lankidetzan. Amico Teatro konpainiak Amico keinuzko eta umorezko antzezlana antzeztu zuen, Laura Laiglesia konpainia profesionalak Oportunidades, eta Ainhoa Eguizabal y Uxue Olazaran konpainiak, berriz, A través del espejo taularatu zuten
MIKROSTABLE 2024: IRUÑEKO MIKRO ARTE ESZENIKOEN JAIALDIA
Jarduerak
- Urriak 24, osteguna, 18:00 – 21:00 Gazteluko plaza
- ‘La cabeza parlante (Buru hiztuna)'. Antzerki motz eta gertukoa. Emanaldiak 10 minututik behin. Sarrera librea, leku guztiak bete arte
- ‘La cabeza parlante (Buru hiztuna)'. Antzerki motz eta gertukoa. Emanaldiak 10 minututik behin. Sarrera librea, leku guztiak bete arte
- Urriak 25 – 27. 18:30 – 19:15. Kondestable
- 'Uholdeak'. Olatz Larumbe eta Bárbara Fernández. Bideo-dantza. Sarrera librea
- 'Uholdeak'. Olatz Larumbe eta Bárbara Fernández. Bideo-dantza. Sarrera librea
- Urriak 26, larunbata, 11:00etatik 13:00etara. Kondestable
- Mikroa Kondestablen. Mikroantzerki-lantegia. Marta Juánizen eskutik. Doakoa da, aurrez izena emanda 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunean
- Mikroa Kondestablen. Mikroantzerki-lantegia. Marta Juánizen eskutik. Doakoa da, aurrez izena emanda 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunean
2024ko Mikrostableko Sail Ofiziala. Kondestable
- Urriak 25, ostirala. Saioak 19:30ean, 20:00etan eta 20.30ean. 10 euro, aldez aurretik izena emanda 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunean
- ‘In situ’. La Banda Teatro Circo. Diziplina anitzekoa
- ‘Grietas’. La Nevera kolektiboa, Mónica Carpintero Acero eta Andrea Domingo. Dantza
- ‘Sexamigos’. Serendipity Teatro, Estefanía Doménech eta Juan Ángel Melero. Antzerkia
- ‘In situ’. La Banda Teatro Circo. Diziplina anitzekoa
- Urriak 26, larunbata. Saioak 19:30ean, 20:00etan eta 20.30ean. 10 euro, aldez aurretik izena emanda 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunean
- ‘El fenómeno del circo’. Agrupación Teatral La Maleta, Pedro Cambas eta Sofía Cuitiño. Antzerkia
- ‘The kid next to me’. Los Escultores de Aire, Mai Rojas eta Leo Rojas. Dantza
- ‘Marisclown’. Yeto Guerrero Teatro, Yeyo Guerrero eta Fernando Ibáñez. Antzerkia
- ‘El fenómeno del circo’. Agrupación Teatral La Maleta, Pedro Cambas eta Sofía Cuitiño. Antzerkia
- Urriak 27, igandea. Saioak 19:30ean, 20:00etan eta 20.30ean. 10 euro, aldez aurretik izena emanda 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunean
- ‘Solo serán unas semanas’. La Nave Teatro eta Mon Teatro, Marta Juániz eta César Novalgos. Antzerkia
- ‘El mundo atrás’. Rolando Salamé eta Lucas Morones. Dantza
- ‘Contracciones’. Tinoni Creaciones, Estefanía Rocamora eta Julián Salguero. Antzerki musikala
- ‘Solo serán unas semanas’. La Nave Teatro eta Mon Teatro, Marta Juániz eta César Novalgos. Antzerkia
Familiendako saio berezia. Kondestable
- Urriak 27, igandea. Saioak 11:30ean, 12:00etan eta 12:30ean. 3 euro, aldez aurretik izena emanda 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunean
- ‘Clang! Clink! Clash!’ Compañía Imanol Espinazo. Hitzik gabeko umore bisuala
- ‘El regalo’. Sergio de Andrés. Antzerkia
- ‘El alquimista’. Compañía Teatros Mágicos, Massil Allache. Magia
- ‘Clang! Clink! Clash!’ Compañía Imanol Espinazo. Hitzik gabeko umore bisuala