“Baratza bang bang” Haurrendako Antzerki-testuen XXXI. Lehiaketaren lan irabazlea igandean estreinatuko da Nafarroako Antzerki Eskolan

“Baratza bang bang” Haurrendako Antzerki-testuen XXXI. Lehiaketaren lan irabazlea igandean estreinatuko da Nafarroako Antzerki Eskolan
Teresa Salak eta Josi Alvaradok idatzi eta Virginia Cerverak zuzendu duen lan horrek sentimenduak adierazteko beharra azpimarratzen du
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

‘Baratza bang bang’ euskarazko antzezlana igandean estreinatuko da Nafarroako Antzerki Eskolan. Lanak Haurrendako Antzerki-testuen XXXI. Lehiaketa irabazi du. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak urtero deitzen dute lehiaketa hori, hainbat helbururekin, besteak beste haurrei zuzendutako dramaturgia sustatzeko, antzerki garaikidea sendotzen eta bultzatzen laguntzeko eta txikitatik handitzeko antzerkiaren esparruko aberastasun kultural eta artistikoa.

María García-Barberena Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkariak, Fuensanta Onrubia Nafarroako Antzerki Eskolako zuzendari akademiko eta lehendakariak eta Virginia Cervera antzezlanaren zuzendariak gaur goizean egin dute lanaren estreinaldiaren aurkezpena. Bertan izan da halaber antzezlanaren aktore-taldea: Monika Torre, Aintzane Baleztena, Patrizia Eneritz, Sofía Díez eta Sergio de Andrés.

Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian eta http://www.laescueladeteatro.com/ webgunean daude salgai. Sarreren prezioa 6 euro da, baina 5 pertsonatik gorako talde bat joaten bada, prezioa 5 eurokoa izanen da. 
‘Baratza bang bang’ Teresa Sala eta Josi Alvaradok idatzitako lanak nork bere burua ezagutzeko eta sentimenduak adierazteko beharrean sakontzen du. Eta hori Maialenprotagonistaren bitartez egiten du, Susi, Banano eta Roma lagunen laguntzarekin. Epaimahaiak dibertigarri eta fresko gisa baloratu duen testuak orekaz gainjartzen ditu bi fikzio-plano, suspensea mantentzen du eta keinuak egiten dizkie adinekoei. 

Zuzendariari dagokionez, Virginia Cerverak antzerki-interpretazioa ikasi zuen Nafarroako Antzerki Eskolan, eta dantza Nafarroako Dantza Eskolan. Zenbait taldetan lan egin du, besteak beste Sambhu antzerki-taldean, eta berak sortua da testu klasikoak haurrendako eta familiendako egokitzen espezializatutako Malaspulgas konpainia. Zineman, Francisco Avizanda eta Montxo Armendárizen aginduetara lan egin du.
 

‘BARATZA BANG BANG’. HAURRENDAKO ANTZERKIA EUSKARAZ
•    Estreinaldia: apirilak 2, igandea. 18:00
•    Sarrerak salgai http://www.laescueladeteatro.com/ webgunean eta Nafarroako Antzerki Eskolan bertan 
o    6 euro / 5 euro 5 pertsonatik gorako taldeendako

•    Talde artistikoa:
o    Egileak: Teresa Sala eta Josi Alvarado
o    Zuzendaria: Virginia Cervera 
o    Interpreteak: Monika Torre, Aintzane Baleztena, Patrizia Eneritz, Sofía Díez eta Sergio de Andrés
o    Argiak: Luz eta Fer
o    Jantziak: María Sagües
o    Eszenografia: Atornapión
o    Kartela: Oier Zúñiga


 

¿Te ha sido útil esta página?