Banatu dituzte Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketako sariak: Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu dute sariketa

Banatu dituzte Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketako sariak: Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu dute sariketa
Ekitaldia Nafarroako Antzerki Eskolan egin den bertso-jaialdiaren aurretik egin dute, Bertsoaroaren barruan
bertsopaperak.jpg

 

Alazne Untxalo Erregerenak eta Olaia Leitza Errazkinek jaso dituzte Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketako lehen sariak C (helduei zuzendua) eta A (2012an edo beranduago jaiotakoendako) kategorietan. B kategoria, 2008tik 2011ra bitarte jaiotakoendako, saritu gabe geratu zen.

Mintxo Aztiz Nafarroako Bertsozale elkarteko ordezkariak eman dizkie sariak bertso-jaialdia hasi aurretik: gaur (osteguna) izan da, Nafarroako Antzerki Eskolan, Bertsoaroaren barruan. Lehiaketak bertsolaritza eta bertsopaperak sustatu nahi ditu. Nafarroakoak diren edo Nafarroan bizi diren bertsolariei zuzenduta dago; lanek gai eta neurri librea dute, eta euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute.

Alazne Untxalo Erregerena (Ituren, 1989) bertsolariaren Lau haurridetan zaharrena da C kategoriako lanik hoberena Cesar Etxeberriak, Nerea Bruñok eta Jon Diaz de Mendibilek osatutako epaimahaiaren iritziz. 2015ean, Xalto Nafarroako bertsolari gazteen sariketa irabazi zuen. Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu du, baita Bertsokabi eta Mariano Izeta sariketetan ere. Lehen saria 1.500 eurokoa da. C kategoriako bigarren eta hirugarren sariak ere entregatu dira, 1.000 eta 500 eurokoak, hurrenez hurren. Bigarren saria Eider Azkoaga Gomezen Ezer (ez) lanak jaso du, eta hirugarrena, Xabi Maia Etxeberriaren Erori ez den hori lanak. 

A kategorian Olaia Leitza Errazkinen Auzokideak lana izan da irabazlea; bigarren eta hirugarren sarituak, hurrenez hurren, Beñat Anbustegi Miuraren Euskararen eguna eta Asier Vizcay Arizen Asierren bertso magikoa izan dira. Hiru kultura-bonu jaso dituzte, 150, 100 eta 50 eurokoak, hurrenez hurren.

¿Te ha sido útil esta página?