Baluarteko eta Nafarroako Blancako lurpeko aparkalekuek prezio murriztua eskainiko dute 1. eta 2. sektoreetako egoiliarren ibilgailuak gauez aparkatzeko

Baluarteko eta Nafarroako Blancako lurpeko aparkalekuek prezio murriztua eskainiko dute 1. eta 2. sektoreetako egoiliarren ibilgailuak gauez aparkatzeko
Iruñeko Udalak akordio hori berritu du, eta Telparken izena eman ondoren, gau bakoitzeko 1 euroren truke aparkatzen ahalko dute

foto

 

1. eta 2. sektoreetako aparkaleku arautuan egoiliar-txartela dutenek Baluarteko eta Nafarroako Blancako lurpeko aparkalekuak erabiltzen ahalko dituzte gauez, prezio murriztuan. Iruñeko Udalak akordioa berritu du bi parking horiek kudeatzen dituen Empark Aparcamientos y Servicios enpresarekin, ekimen hori berriz ere gauzatzeko. 

Gaueko egonaldi bakoitzeko prezioa euro batekoa izanen da hobaridun ordutegian –gaueko 21:00etatik hurrengo eguneko goizeko 09:00ak arte–. Ibilgailuaren egonaldiak hobaridun ordutegia gaindituz gero, euro bateko prezioari aparkalekuan indarrean den tarifaren arabera gehiegizko denbora-tarteari dagokiona gehituko zaio. Interesa duten eta ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ekimen horren onuradun izaten ahalko dira 2024 urte amaierara arte. 

Ekimenarekin bat egiteko prozedura erraza da. Interesa dutenek Telpark aplikazioan alta eman beharko dute eta egoiliar-txartelak esleituta duen matrikula aktibatu, "Express sarrera" app-aren atalean. Bi urratsak egindakoan, neurri horren onuradunak izateko aukera izanen dute. Ibilgailua aparkalekura hurbiltzen denean, sartzeko matrikula irakurriko da, tiketik hartu behar izan gabe eta egonaldia kutxazainetan ordaindu gabe Kostua Telpark aplikazioaren bidez adierazitako kontuan kargatuko da.

Informazio osagarria lortzeko Iruñeko Udalaren Herritarren Segurtasuneko Alorraren bulegoetara (Iratxeko monasterioaren k. 2) jotzen ahal duzu.
 

¿Te ha sido útil esta página?