Azken egunak Iruñeko Udalaren Gazteendako literatur lehiaketan lanak aurkezteko

Azken egunak Iruñeko Udalaren Gazteendako literatur lehiaketan lanak aurkezteko
14 eta 18 urte bitarteko artistek apirilaren 19ra arte aurkezten ahalko dituzte jatorrizko olerki eta narrazioak https://letrajoven.pamplona.es/eu helbidean

certamen literario

Zabalik dago Iruñeko Udalak antolatzen duen XXXIV. Gazteendako Literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea. Iruñean erroldatuta dauden edo bertan ikasten ari diren 14 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek apirilaren 19ra arte aurkezten ahalko dituzten lanak  bi modalitate hauetan: olerkia eta narrazio laburra, gai librean.

Lehiaketak bi modalitate izanen ditu, euskaraz zein gaztelaniaz: olerkia eta narrazioa. Lehenengoan gutxienez 14 bertso eta gehienez 40 bertso dituzten lanak eskatzen dira. Narrazio laburraren kasuan, lanek bi eta bost folio bitarte izan beharko dituzte, eta ordenagailuan idatzi beharko dira alde bakar batetik eta lerroartean tarte bikoitza utziz. Parte-hartzaileek lan bakarra aurkezten ahalko dute modalitate eta hizkuntza bakoitzeko. Ez dira itzulitako obrak onartuko.

Literatur lanak online aurkeztuko dira, formulario bat beteta eta lana PDF formatuan erantsita, artxiboaren gisa lanaren titulua idatzita, https://letrajoven.pamplona.es/eu helbidean (euskaraz) eta https://letrajoven.pamplona.es helbidean (gaztelaniaz). Lana orriak zenbatuta aurkeztuko da, eta haren izenburua jasoko da, artxiboaren izenean ez ezik, lehiaketara aurkeztutako dokumentuaren hasieran ere. Ezin izanen da inolaz ere aipatu, ez fitxategiaren izenean ez edukian, egilea nor den, ezta haren datu pertsonalik ere.

Lanak hautatutako modalitate eta hizkuntzaren arabera sarituko dira, baita adin tartearen arabera ere, 14 eta 16 urte bitarteko gazteendako kategoria bat ezarri baita. Bertan sartuko dira apirilaren 19an 14 urte beteta eta oraindik 17 urte bete ez dituzten parte-hartzaile guztiak. Bigarren kategoriak erreferentzia-data horretan bertan 17 urte beteta eta 19 urte baino gutxiago dituztenakbarne hartzen ditu.

Lehiaketaren emaitza ekainean jakinen da eta saritutako lanak https://letrajoven.pamplona.es/eu eta https://letrajoven.pamplona.es udal webguneetan argitaratuko dira.

¿Te ha sido útil esta página?