Azken asteetan Udalak 600.000 euro baino gehiago inbertitu ditu Arrosadian egin diren kontserbazioko eta hobekuntzako hiru jarduketetan

Azken asteetan Udalak 600.000 euro baino gehiago inbertitu ditu Arrosadian egin diren kontserbazioko eta hobekuntzako hiru jarduketetan
Hirigintza Gerentzia eta Batzordea besteak beste klima-aldaketari aurre egiteko zuhaiztietan, espaloietan eta zoladuran eginiko lanak ikusten izan dira
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udaleko Gerentzia eta Hirigintza Batzordeko kideak Arrosadia auzora joan dira gaur goizean, azken asteetan inguru horretan egin diren zenbait jarduketari buruzko azalpenak bertatik bertara jasotzeko. Lan horiek guztiak eremu publikoak birgaitzeko 2024-2026 esparru-akordioaren barruan gauzatu dira.

Alde batetik, urriaren erdialdean amaitu ziren 138.296,59 euroko aurrekontua zuten Queiles Errekaren kaleko iparraldeko espaloia zabaltzeko lanak. Espaloi hori aparkatzeko erreia eta zamalanetarako eremua okupatu arte zabaldu da, eta, horrez gain, jardinerak eta zuhaitz berriak sartu dira. Bestalde, Queiles Erreka kalearen eta Zangoza kalearen arteko zatian, hirira sartzeko noranzkoan, Udalak  208.094,11 euroko aurrekontua duten asfaltatze-lanak egin ditu.

Hirugarren jarduketa Blas de Laserna kaleko erdibitzailea eraldatzean datza. Horretarako, iragazgaiztea kendu da erdibitzailean eta naturagune berri bat sortu da, 21 zuhaitz eta 500 zuhaixka baino gehiago landatuta. 254.601 euroko aurrekontua duen jarduketa horrek birika berde berri bat sortuko du hiriko alde horretan. Auzo horretan zuhaitz gehiagoren beharra dagoenez, Udalak “igarobide berde" bat diseinatu du, eraikin adimendunetako biribilgunea eta Oberenako igerilekuetako biribilgunea (hor eman zaio hasiera bisitari) lotzeko. 

Ibilbidearen planteamenduak erakutsi nahi izan du Hiri Kontserbazioko Alorrak gauzatutako ekintzak, oro har, oinarritzen direla, espazio publikoak klima-aldaketaren ondorioak minimizatzeko eta fenomeno horren aurrean hirien egokitzapen- eta erresilientzia-erronkari aurre egiteko dituen aukeretan. Blas de Laserna kalearen eraldaketak klima-aldaketaren ondorioak arintzeko lortu nahi diren helburu nagusietako batzuk lortzen ditu: hiri-lurra iragazkortzea, horrela ziklo hidrologiko naturala hobetzeko; eremu zolatuetan bero-uhartearen efektua arintzea; eta landaredi-eremuak sortzea, fauna eta hiri-mikrofaunarentzat babesleku izan daitezen. 

“Igarobide berde” bat Arrosadian
Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko hiri-plangintzaren esparruan, Arrosadia igarobide berde bihurtuko da, Berdeguneen Zerbitzua duela 10 urtetik hona hiria eraldatzeko baliatzen ari den lan egiteko eredua ezarriz. Honako hauek dira eredu horren oinarriak: ohiko eran zolatutako eremuak kendu eta lur azpian sustrai-bolumen handiak garatzeko egokiak diren eremuetan zuhaitzak jartzea, hartara zuhaitzaren eta haren aireko egituraren garapen orekatua, askea eta osoa ahalbidetzeko. Blas de Lasernako erdibitzailearen kasuan, Monkaval Soluciones de Ingeniería SL enpresak idatzi du, Berdeguneen Zerbitzuko teknikariekin elkarlanean, eremu hori eraldatzeko beharrezkoa den memoria baloratua.

Esku-hartzean, lehendik zegoen zoladura eraitsi da, eta % 70 landare-lurrez, % 20 40-80 ofitazko balastoz eta % 10 ofitazko hareaz osatutako lur egituratuz betetako errei bat egin da. Errei horren oinarriak drainatzea ahalbidetzen du Iruñerriko Mankomunitatearen euri-uren sareari lotuta. Hartara, erdibitzailea ez da berriro zolatu, baina aurretik zeuden oinezkoen pasabideak bai.

Honako hauek dira landatu diren zuhaitzak: 11 Parrotia Persica edo Burdin Arbola, 6 otsagereziondo (Prunus Avium) eta 4 Gingko biloba. Iruñeko Udaleko Berdeguneen Zerbitzuko Araudi Teknikoa oinarri hartuta landatu dira ale guztiak, eta guztiei jarri zaizkie aireztapen-hodia, pitzadurak saihesteko eguzki-babeslea eta hiru zurkaitz. Landatutako zuhaixka-multzoak hainbat espezietakoak dira, eta guztira 500 ale baino gehiago jarri dira.

Espaloiak eta zoladurak: Queiles Errekaren kalea eta Zaragozako etorbidea
Zaragozako etorbideko jarduketa nagusia azaroan bertan egin da, eta Queiles eta Zangoza kaleen arteko zatian zoladura berritu da, hirira sartzeko noranzkoan. Horretarako, zoladurako aglomeratu-geruza fresatu da eta berria jarri da sekzio osoan, hirira sartzeko noranzkoan. Horrez gain, bideko zorua aldatu da galtzadaren erdialdeko zati osoan. Obras y Servicios Urgentes SL enpresak egin ditu lanak.

Queiles Errekaren kaleko espaloia zabaltzeari dagokionez, Construcciones Lacunza Hermanos SL enpresari agindutako zeregina zen kalearen iparraldeko espaloia zabaltzea, lehendik zeuden aparkaleku-erreia eta zamalanetarako eremua okupatu arte. Gainera, oinezkoen pasabide berri bat egitea aurreikusi da Queiles Errekaren eta Irati Errekaren kalearen arteko bidegurutzearen ekialdean, eta oinezkoen pasabidea aldatzea kale horren ekialdeko muturreko biribilgunetik hurbil.

Obra horietan, ingurumen-jarduketa berri bat egiteko asmoa dago: jardinerak jartzea Irati Errekaren kalea eta Zaragozako etorbidearen artean zabaldutako espaloiaren eremuan. Berdeguneen Zerbitzua arduratu da bai datozen asteetan instalatuko diren jardinerak diseinatzeaz, bai egingo diren landaketez . Horrela, kalean ibiltzea errazagoa izanen da.
 

¿Te ha sido útil esta página?