Azaroaren 4an (asteazkena) zozketa eginen da azaroaren 29ko hauteskunde orokorretarako 263 hauteskunde-mahaiak osatzeko, eta, horretarako, Osoko Bilkura Berezia deitu da

Azaroaren 4an (asteazkena) zozketa eginen da azaroaren 29ko hauteskunde orokorretarako 263 hauteskunde-mahaiak osatzeko, eta, horretarako, Osoko Bilkura Berezia deitu da
2.367 herritar hautatuko dira guztira: 789 titular gisa (mahaiburua eta bi mahaikideak) eta beste 1.578 horien ordezko gisa
mesas electorales

 

Asteazkeneko Osoko Bilkura Berezian eginen da azaroaren 29ko hauteskunde orokorretarako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa. Osoko Bilkura 09:00etan hasiko da, eta hori izanen da gai-zerrendako puntu bakarra. Zozketa bidez hautatuko da nork osatuko dituen 263 hauteskunde-mahaiak: 27 ikastetxe publikotan egonen dira, egun horretan hautesleku izanen baitira. 2.367 herritar hautatuko dira guztira: 789 titular gisa (mahaiburua eta bi mahaikideak) eta 1.578 horien ordezko gisa (bi mahaiko kargu bakoitzeko).

Azken asteotan errolda eguneratu eta gero, datuek diote 154.927 herritarrek dutela boto-eskubidea hurrengo hauteskunde orokorretan. Boto-eskubidea izateaz gain, baldintza jakin batzuk bete behar dituzte hauteskunde-mahaian kargu bat dutenek, besteak beste, adina, ikasketak eta irakurri eta idazteko gaitasuna. Zehatz-mehatz, baldintza hauek bete beharko dituzte: 18 urtetik gorakoak izatea, 70 urtetik beherakoak izatea eta irakurtzen eta idazten jakitea. Errolda horren barruan, honela banatuko dira herritarrak: 36.525 lagun, ezin dira hautatu mahaiburu edo mahaikide izateko; 82.652, mahaiburu izaten ahal dira; eta 116.742, hautespen-mahai bakoitzean bi mahaikideetako bat izaten ahal da. 

Asteazkenetik aurrera, Iruñean erroldatutakoek bi bide izanen dituzte hauteskunde-mahaiko kide diren ala ez kontsultatzeko: udal-webgunea eta 010 telefono-zenbakia. Beharrezkoa izanen da NAN zenbakia ematea kontsulta egin ahal izateko.

Nola osatu mahai bakoitza
Asteazkeneko Osoko Bilkuran, lau zifrako bederatzi zenbaki aterako dira ausaz; horretarako, banan-banan aterako dira zenbakitutako bola guztiak. Ausazko bederatzi zenbaki horiek izendatu beharreko mahaietako karguekin loturik daude. Gauzak horrela, lehen hiru zenbakiek bat eginen dute mahaiburuarekin, lehen ordezkoarekin eta bigarren ordezkoarekin; hurrengo hirurek, lehen mahaikidearekin, lehen ordezkoarekin eta bigarren ordezkoarekin; eta azken hirurek, bigarren mahaikidearekin, lehen ordezkoarekin eta bigarren ordezkoarekin. 

Ausazko zenbaki horiek ‘Hauteskunde-mahaien osaera eta jakinarazpena’ izeneko aplikazio informatikoan sartzen dira. Aplikazio horrek, modu deterministan, mahai bakoitzaren bederatzi kideak zehazten ditu. Behin emaitzak jakinarazita eta alegazioak aurkezteko epea amaituta, karguen berrizendapena eginen da, eta ordezkoek titularren kargua hartzen ahalko dute. Ondoren, bigarren hautaketa-prozesu bat eginen da hutsik geratu diren mahaiko karguetarako. Aurreikusitako prozedura bera da, eta Osoko Bilkura honetan ateratzen diren ausazko zenbaki berberetan oinarritzen da. 


2026KO HAUTESKUNDE OROKORRAK

  • Botoa emateko eskubidea duten pertsonak, guztira: 154.927

  • Hauteskunde-mahaiak, guztira: 263

  • Mahaiburuak, guztira (titularra eta bi ordezkoak kontuan hartuta): 789

  • Mahaikideak, guztira (bi titularrak eta lau ordezkoak kontuan hartuta): 1.578

  • Mahaiburu gisa hautatuak ateratzeko aukera duten pertsonak: 82.652

  • Mahaikide gisa hautatuak ateratzeko aukera duten pertsonak: 116.742

  • Mahaiburu edo mahaikide hautatuak izateko aukerarik ez duten pertsonak: 36.525


HAUTESLEKUAK ETA HAUTESKUNDE-MAHAIAK IRUÑEAN

  • Azpilagaña IP: 12 mahai

  • Bernat Etxepare IP: 6 mahai

  • Blanca de Navarra IP: 8 mahai

  • Buztintxuri IP: 10 mahai

  • Cardenal Ilundáin IP: 8 mahai

  • Doña Mayor de Navarra IP: 11 mahai

  • El Lago IP: 8 mahai

  • Elorri IP: 13 mahai

  • Ermitagaña IP: 10 mahai

  • Iturrama IP: 12 mahai

  • José María Huarte IP: 13 mahai

  • José María Iribarren IP: 8 mahai

  • Nicasio Landa IP: 3 mahai

  • Paderborn – Lezkairu IP: 14 mahai

  • Patxi Larrainzar IP: 16 mahai

  • Rochapea IP: 8 mahai

  • San Francisco IP: 9 mahai

  • San Jorge IP: 14 mahai

  • Vázquez de Mella IP: 7 mahai

  • Iturramako Civivoxa: 5 mahai

  • Hizkuntza Eskola Ofiziala: 6 mahai

  • Caro Baroja BHI: 8 mahai

  • Navarro Villoslada BHI: 10 mahai

  • Padre Moret - Irubide BHI: 8 mahai

  • Plaza de la Cruz BHI: 11 mahai

  • Amaiur Ikastola: 10 mahai

  • Hegoalde Ikastola: 15 mahai

¿Te ha sido útil esta página?