Auzo-eztabaidagunea Txantrean

Auzo-eztabaidagunea Txantrean
Saioan parte hartzea librea da, YouTube bidez emanen da eta forosdebarrio.participacion@pamplona.es helbidera galderak bidal daitezke

Auzo-eztabaidaguneen beste saio bat izanen da bihar, otsailaren 4an, asteartearekin, oraingoan Txantrean. Saioa Salestarren zentro komunitarioan izango da, 18:30ean, eta sarrera librea da. Iruñeko alkate Enrique Maya eta auzo horretako zinegotzi Fermín Alonso izango dira bilerako buru, eta auzoan interes handiena sor dezaketen gaietan espezializatutako udal-teknikariak ere han izanen dira, topaketan sortzen diren galderei erantzuna emateko.

Bertaratutakoen ahozko galderez gain, toki horretan galdera zein iradokizunetarako kutxa bat paratuko da, eztabaidagunera doazen guztien parte-hartzea errazte aldera. Halaber, forosdebarrio.participacion@pamplona.es helbide elektronikoan galderak eta proposamenak jasotzen dira. On line jasotako mezuen gainean aurrez aurreko saioan zehar ere eztabaidatuko da.

Bilera hori, gainontzeko auzo-eztabaidaguneak bezala, zuzenean ikusten ahalko da Udalaren webgunean (pamplona.es) edo YouTubeko “Participa Pamplona” kanalean. Emisioaren ondoren, auzo-eztabaidaguneak osorik ikusten ahalko dira YouTubeko kanal horretan bertan zein Iruñeko Udalaren erabaki.pamplona.es partaidetzarako webgunean.

Duela 15 urte egiten diren topaketa horien xedea da auzoetako beharrak eta auzotarren zein bertako elkarteen proposamenak bertatik bertara entzutea. Gainera, Udalak auzorako dituen proiektuen berri ematen da. El siguiente Foro de Barrio será en Buztintxuri el próximo 18 de febrero.
 

¿Te ha sido útil esta página?