Autobus-geltoki zaharrean familiarteko aisialdiko gunea egonen da astelehenetik aurrera, eta jolaserako 900 metro karratu izanen ditu

Autobus-geltoki zaharrean familiarteko aisialdiko gunea egonen da astelehenetik aurrera, eta jolaserako 900 metro karratu izanen ditu
Haurrei zuzendutako doako dinamizazio-gunean adinen arabera antolatutako eremuak daude, eta urtarrilaren 4ra arte egonen da zabalik, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara



Autobus-geltoki zaharrean TxikiPamp gunea irekiko dute datorren astelehenean, 17.00etan: haurrak eta familiak elkarreraginean aritzeko gunea da, eta doako sormen-jarduera eta -lantegiak egiteko aukera egonen da. Eskola-oporraldiarekin bat eta urtarrilaren 4ra bitarte (igandea), familiek entretenitzeko askotariko aukerak izanen dituzte, hala nola XL jolasak, esperimentazio-lantegiak, eraikuntzaren txokoa, familiarteko aurpegi-margoketa, hondar-eremuak, zirku-eskola eta txoko euskalduna jolas hezigarriekin.

Inaugurazio-ekitaldian Joaquín Maya Musika Eskolako tronboi-abesbatzak –Juan Carlos Aoizek zuzenduta– eta Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko tronboi-ikasgelak –Rubén Velasco buru– parte hartuko dute. Irekiera ekitaldia Eguberrietako kantekin, filmetako musikarekin eta jai giroko hainbat abestirekin girotuko dute.

TxikiPamp doako guneak 900 metroko azalera du, eta 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egonen da zabalik, abenduaren 24an eta 31n salbu. Egun horietan soilik goizez irekiko da, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egonen da. Sarrera librea da, haurrek esploratzeko, eraikitzeko eta irudimena askatzeko aukera eduki dezaten.

Jolasa haurren barneko mundua eraikitzeko tresna izatea; ikuspuntu pedagogiko hori aintzat hartuta antolatu da gunea,. Horrez gain, familiartean gozatzeko, konektatzeko eta oroitzapenak sortzeko uneak eskaini nahi ditu. Erabilera errazte aldera, esparrua adinen araberako hainbat gunetan banatuta dago.

Guneetako batean hondar-eremu handi bat egonen da, testurekin esperimentatu eta gazteluak, zubiak eta mota guztietako sorkuntzak gorpuzteko. Ludoteka ere egonen da, elementu bigun eta egitura seguruez osatua. Igotzeko eta jaisteko, norberaren gorputza mugimenduan esperimentatzeko eta jolas-egoerak irudikatzeko espazio bat egonen da, ingurune seguru eta eroso batean mugimendu librea eta garapen psikomotorra sustatze aldera.

Egurrezko puzzleak eta egiturak sortzeko pieza magnetikoak ere izanen ditu. Halaber, eskorga eta adreilu erraldoiak egonen dira, haur txikiek beren eskuekin dorreak egin, bideak eraiki eta eraikin txikiak sortu ditzaten. 

Gainera, aurten zirku-lantegi baten aldeko apustua egin dute, haurrak beren oreka eta koordinazioa proban jartzeko proposamen dibertigarri gisa, erronka txikiak gainditu eta mugimenduaz modu seguruan gozatu dezaten.

Tamaina erraldoiko mahai-jokoak, aurpegi-margoketak eta mahai-futbolak esperientziak partekatzeko belaunaldiarteko topagune izanen dira. Azkenik, Nolako herria halako Eguberria izeneko eremu bat instalatu da, euskarazko jarduerak eskaintzeko.

Jarduera finkoez gain hainbat hitzordu berezi ere prestatu dituzte, hala nola ongietorria Olentzerori eta gutun-bilketa abenduaren 23an, asteartearekin, arratsaldez; ustekabe gorritxoa abenduaren 30ean, asteartearekin, goizez; Erregeen postarien karroza urtarrilaren 2an, ostiralarekin, goizez, eta Erregeen banderadunak urtarrilaren 3an, larunbatarekin.
 

TXIKIPAMP. AUTOBUS-GELTOKI ZAHARRA
•    Doako aisialdi-gunea. Abenduak 22 – urtarrilak 4
o    Ordutegia: 10:00 – 13:30 eta 17:00 – 20:00
o    Abenduaren 24an eta 31n, goizez bakarrik irekiko da
o    Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egonen da

•    Ekitaldi bereziak
o    Abenduak 22, astelehena. 17:00. Inaugurazioa
o    Abenduak 23, asteartea. 18:00 – 19:00. Ongietorria Olentzerori eta gutun-bilketa
o    Abenduak 30, asteartea. 12:30 – 13:30. Ustekabe gorritxoa
o    Urtarrilak 2, ostirala 11:30 –13:30. Erregeen postarien karroza
o    Urtarrilak 3, larunbata. 13:00 – 13:30. Erregeen banderadunak

 

¿Te ha sido útil esta página?