Autobus geltoki zaharrean, eguberrietako doako gune bat ezarri da, ohe elastikoak, haurrendako tren txikia, xake erraldoi bat, futbolinak eta jolasteko tokia dituena

Autobus geltoki zaharrean, eguberrietako doako gune bat ezarri da, ohe elastikoak, haurrendako tren txikia, xake erraldoi bat, futbolinak eta jolasteko tokia dituena
Gune horretan bertan, programazio bat eskaintzen da, magia, antzerkia eta umorea, zirkoa, akrobaziak, klowna eta malabarismoa, musika, dantzak eta txotxongilo erraldoiak biltzen dituena
Irudia
Irudia
Irudia

Autobus geltoki zaharreko ohiko haur-parkeari eguberrietako gune bat erantsi zaio, haurrendako jolas berriekin eta musika- eta antzerki-programa batekin. Jarduerak doakoak dira eta ohiko ordutegian eskaintzen dira, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era; nasa itxita izanen da 14:00etatik 17:00etara. Jolasgunea ez da irekita egonen abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, eta urtarrilaren 5ean, azken egunean alegia, goizez bakarrik irekiko da.

Gabonetako eskaintzak barne hartzen ditu lau ohe elastiko, tren txiki bat, xake erraldoia, futbolinak eta egurrezko joko tradizionalen gunea. Monitore-talde batek gainbegiratzen ditu jarduerak eta sarrera antolatzen du haietan parte hartzeko. Guneak, halaber, hainbat antzerki- eta musika-ikuskizun eskaintzen ditu 18:00etan. Gaur arratsaldean, esaterako, Zirika Zirkusen ‘A toda vela’ ikuskizuna izanen da, eta bihar (asteazkena)  ‘Me la sé’ arratsalde musikala. Ostegunean DiscoFesta izanen da 18:30ean, eta ostiralean, 18:00etan, dantza-lehiaketa, Kika eta Kukaren eskutik. Azken ikuskizuna urtarrilaren 4an izanen da, ostegunarekin: Ekialdeko Errege Magoei laguntzen dieten 4 banderadun italiarrak arituko dira programazioari amaiera emanez. 

Proposamenaren arduraduna Iruñeko Udaleko Turismo eta Merkataritza Sustapeneko Alorra da, eta xedea du hiriaren erdialdea dinamizatzea eta saltoki txikiak eta ostalaritza sustatzea, halakoek lana eta jarduera sortzen baitituzte hiri-erdiguneetan

 

ORDUTEGIA ETA IKUSKIZUNAK

Ordutegiak (urtarrilaren 5era arte)

  • 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era
  • Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, itxita egonen da haur-parkea. 
  • Urtarrilaren 5ean goizez bakarrik irekiko da.

Ikuskizunak

  • Abenduak 26. 18:00etan. Antzerki-zirkua: A toda vela ikuskizuna, Zirika Zirkusen eskutik.
  • Abenduak 27. 18:00etan. Arratsalde musikala: ‘Me la sé’.
  • Abenduak 28. 18:30ean. DiskoFesta 
  • Abenduak 29. 18:00etan. Arratsaldea dantzan: ‘¡¡¡ Baila!!!’, dantza-lehiaketa Kika eta Kukaren eskutik
  • Abenduak 30. 18:00etan. Zirku-lantegia, euskaraz eta gaztelaniaz.
  • Urtarrilak 3. 18:00etan. Big Dancers ikuskizuna: txotxongilo erraldoiak autobus geltokitik abiatu eta Sarasate pasealekuan dagoen Eguberrietako azokara eta Gazteluko plazara joango dira; gero geltokira itzuliko dira ikuskizun bat ematera amaiera gisa.
  • Abenduak 4. 18:00etan. Banderadun italiarren bisita.


 

¿Te ha sido útil esta página?