2022ko uztailaren 31 arte Iruñeko Udalaren erregistro-sistemak 62.362 erregistro tramitatu ditu, aurrez aurre bulegoetan egindakoak eta erregistro elektronikoak batuta. Herritarrek Iruñeko Udalaren edo beste administrazioetako edozein alor edo zerbitzutara bidaltzen dituzten dokumentuak aurkezten ahal diren toki fisiko edo birtualak dira, idazkiaren edo dokumentuaren sarrera jasota geratzen delarik, data eta ordua ezarrita. Aurrez aurreko erregistroetan, gainera, Udalak herritarrei galdatutako dokumentuak konpultsatzea eskatzen ahal da.
2022ko lehen zazpi hilabeteetan erregistro elektronikoak 28.944 dokumentu jaso ditu, eta aurrez aurre jasotako tramitazio guztiak baino gehiago izaten jarraitzen du, osotara, 26.644 jaso baititu. Erregistro digitalaren goranzko joera etengabea izan da azken urteetan. 2017 eta 2020 arteko lau urteetan, erregistro digitala urteko 8.849tik 32.726 erregistrora igo zen, hau da, % 127 hazi zen. Eta 2021eann, lehen aldiz, erregistro digitalak aurrez aurrekoak baino gehiago izan ziren, 51.628 eta 41.223 hurrenez hurren.
Udalaren erregistro elektronikoa 2011tik dago abian eta bertara sartzen da udal-webgunean dagoen https://sedeelectronica.pamplona.es/ Egoitza Elektronikoaren bidez. ‘Bulego birtual’ hau egunero erabilgarri dago, eguneko 24 orduetan, eta edozein motatako 200 tramite baino gehiago egiteko aukera ematen die herritarrei.
Baina, gainera, Iruñeko Udalak aurrez aurreko erregistroen sistema zabala du, aurrez hitzordua eskatuta ala eskatu gabe herritarrei arreta ematen diena astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Kondestablearen jauregiko erregistro orokorraz gain (Herritarrendako Arreta bulegoa), hiriko hainbat tokitan beste egoitza batzuk daude (erregistro osagarriak): Birgaitzeko bulegoan (Eslava kalea 1, beheko solairua), Zerbitzu Orokorretako Alorrean (Zapatería kalea 40), Kultura eta Berdintasuneko Alorrean (Descalzos kalea 72) Herritarren Segurtasuneko Alorrean (Iratxeko Monasterioaren kalea 2), eta Hirigintza eta Etxebizitza Alorrean (Armada etorbidea 2, 5. sol.).
Herritarrak joaten diren erregistro bakoitzaren bulegoei dagokienez, gehien erabilitako erregistroa, alde handiarekin, Herritarren Segurtasuneko Alorrekoa da, uztailaren 31 arte 14.888 erregistro jaso baititu. Ondoren datoz Zapatería kalearen 40koa eta Kale Nagusiaren 2koa, 5.406 eta 4.046 erregistrorekin, hurrenez hurren. Aurten herritar gutxien jaso duen erregistroa Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegokoa da, Eslava kalearen 1ean, 750 erregistrorekin.
UDAL ERREGISTROAK (URTARRILA/UZTAILA)
Aurrez aurreko erregistroak
|
Iratxeko Monasterioaren k. 2 |
14.888 |
|
Zapatería k. 40 |
5.406 |
|
Kale Nagusia 2 |
4.046 |
|
Armada etorb. 2, 5. sol. |
1.213 |
|
Hilarión Eslava k. 1 |
751 |
|
Descalzos k. 72 |
340 |
|
Guztira aurrez aurre |
26.644 |
El registro digital 28.944
Erregistro digitala
|
Posta bidez jasotako dokumentuen erregistroa |
2.193 |
|
Barruko beste erregistro batzuk, gehienak Zergadunendako Arretarako bulegoan |
4.581
|
GUZTIRA 62.362