Atari zabaleko proiekzio-programak azken-aurreko asteari helduko dio, hasteko, bi saioz, Iturraman eta Txantrean

Atari zabaleko proiekzio-programak azken-aurreko asteari helduko dio, hasteko, bi saioz, Iturraman eta Txantrean
Komedia kostunbrista bat eta euskarazko animazio-zinta bat; horra hor, abuztuaren 19 eta 20rako eskaintza, astelehen eta astearterako


Datorren astean Zinema-gauak Iturramako Bulebarrean hasiko dira. Hor, abuztuaren 19an, Mi querida cofradía komedia dramatikoa (2018, Espainia, 87 min) proiektatuko da. Marta Díaz de Lope zuzendari duela, argumentuak Carmenen gorabeherak ditu ardatz, herriko Kofradiaren alde lanean 30 urte baino gehiago daramatzan malagarrarenak, nagusiki gizonak kide dituen erakundean. Carmenen ametsa Aste Santuko giltzarri horretako lehendakaria izatea da. Filmak jite satirikoa erabiltzen du erlijio-jaia eta gizartearen jarrera matxistak jorratzeko. Aktore onenari emandako saria irabazi zuen (Carmen Floresentzat) Malagako jaialdian.

Ondorengo egunean (asteartean, abuztuak 20), Txantreako Arriurdiñeta plazaren txanda izanen da, euskarazko filmaz, adin guztietako ikusleentzat. Proposamena 3D-animazioko Kanadako filma da, Hurrak eta lapurrak 2 (2017, Kanada, 91 min). Filma izen bereko 2014ko filmaren bigarren atala da, eta Cal Brunker da zuzendaria. Surly, urtxintxa morea, eta bere lagun karraskariak hur ugari dagoen denda batean bizi dira. Andie kezkatuta dago horregatik, animaliak sena galtzen ari direla uste duelako. Denda desagertutakoan, guztiek jolas-barruti bilakatzear dagoen parkera itzuli beharko dute.

Saioek sarrera librea dute, beti bezala, eta proiekzioak 22:00etan hasiko dira.

 

2019KO ZINEMA-GAUAK

Abuztuak 19, astelehena
Mi querida cofradía (2018, Espainia, 87 min)
Iturramako Bulebarra.


Abuztuak 20, asteartea
Hurrak eta lapurrak 2 (2017, Kanada, 91 min). Euskaraz.
Arriurdiñeta plaza.

¿Te ha sido útil esta página?