Astelehenera arte herritarrek galderak eta ekarpenak bidaltzen ahalko dituzte Ermitagaña-Mendebaldeako auzo-eztabaidagunera

Astelehenera arte herritarrek galderak eta ekarpenak bidaltzen ahalko dituzte Ermitagaña-Mendebaldeako auzo-eztabaidagunera
Abenduaren 15ean, Navarro Villoslada BHIn eginen den auzo-eztabaidagunean Enrique Maya alkatea eta Fernando Villanueva auzo horri dagokion zinegotzia izanen dira
Foro barrio mendebaldea

Ermitagaña-Mendebaldeako auzo-eztabaidagunea hilaren 15ean, ostegunarekin, eginen da, eta buru emanen dio alkateak eta auzoetako zinegotziek hiri osoko auzotarrekin egindako topaketa-zikloari. Auzo-eztabaidagunean Enrique Maya alkatea eta Fernando Villanueva auzo horri dagokion zinegotzia izanen dira. 

Herritarren eskura postontzi elektroniko bat jarri da (foros@pamplona.es) aurrez galderak, proposamenak eta ekarpenak bidal ditzaten. decide.pamplona.es webgunea ere horretarako erabilgarri dago. Abenduaren 12ra arte (astelehena) jasotako ekarpen guztiei eta auzo-eztabaidagunean bertan egiten direnei saioan bertan erantzunen zaie, Navarro Villoslada BHIn (Arcadio María Larraona k. 3), 18:30etik 20:00etara.

Iruñeko Udalak auzo-eztabaidaguneak sortu zituen hiriko auzotarrek hurbileko inguruneetan zituzten itxaropenak eta ezinegonak lehen eskutik ezagutzeko. Alkatea, zinegotziak eta udal-teknikariak eztabaidarako gune horietara joaten dira planteatutako zalantzak argitzeko eta herritarren interesekoak diren gaiei erantzuteko.

Auzo-eztabaidaguneetarako sarrera librea da, leku guztiak bete arte, eta auzotarrek zein elkarte, entitate eta hiriko beste pertsona batzuek parte hartzen dute. Aurrez aurreko saiora joan ezin direnek saioa online jarraitu dezakete Partaidetzako Alorraren YouTubeko udal-kanalaren bidez. Halaber, sare sozialetan elkarrizketa sustatzeko asmoz, #ForoErmitagañaMendebaldea | #ErmitagañaMendebaldeakoEztabaidagunea traolak erabiltzen ahal dira.

Udalak joan den urtearen amaieran heldu zien berriz ere auzoetako biztanleekin egindako elkarrizketei, COVID-19aren pandemiak behartutako etenaldiaren ondoren. Mendillorri, Sanduzelai eta Milagrosa – Arrosadia – Azpilagañako auzo-eztabaidaguneak egin ziren orduan. Aurten Donibanen, Etxabakoitzen, Arrotxapean eta Zabalguneetan egin izan dira saioak. Ermitagaña-Mendebaldeako auzo-eztabaidaguneak buru emanen dio hiriko auzo guztien barnako ibilbideari.

ALDEZ AURREKO PROPOSAMENAK TELEMATIKOKI
•    Herritarrek galderak, proposamenak nahiz ekarpenak egin ditzakete hala aurrez aurre auzo-eztabaidagunean bertan nola aurrez bi bide hauek baliatuta:
o    foros@pamplona.es postontzi elektronikoa.
o    decide.pamplona.es udal-webgunea
 

¿Te ha sido útil esta página?