Astelehenean zabalduko dute berriro Kondestableko Herritarren Arreta Bulegoa (erregistroa eta errolda), gaur goizetik hitzordua telefonoz edo online aurrez hartzeko abian jarriko den sistema baten bidez

Astelehenean zabalduko dute berriro Kondestableko Herritarren Arreta Bulegoa (erregistroa eta errolda), gaur goizetik hitzordua telefonoz edo online aurrez hartzeko abian jarriko den sistema baten bidez
Osasun-egoerak eskatzen duen urruntze fisikoa mantentze aldera, gehienez 120 hitzordu kudeatuko dira egun bakoitzean, 4 arreta-gunetan

condestable

Maiatzaren 25ean, astelehenarekin, Iruñeko Udalak berriro zabalduko du jendearendako Kondestableko Herritarren Arreta Bulegoa (Kale Nagusiaren 2an dagoen Erregistro Orokorra), herritarrek erregistro- eta errolda-izapideak aurrez aurre egiteko aukera izan dezaten; hori bai, gestio horiek egiteko hitzordua eskatu beharko dute aurrez. Gaur goizetik aurrera har daiteke hitzordua zerbitzu horietara egun eta ordu jakin batean jo ahal izateko; horretarako, 010 edo 948 420 100 telefonora deitu behar da, edo www.pamplona.es-era jo (‘Izapideak eta lizitazioak> aurreko hitzordua’ atala).
 

Hitzordua duten herritarrek Kale Nagusiaren 2ko sarreratik sartu beharko dute, beti maskara jantzita. Sartzerakoan eta irteterakoan likido hidroalkoholikoa izanen dute eskura eskuak desinfektatzeko, eta barrura sartu nahi duten guztiei tenperatura hartuko diete udal-langileek. Gomendatzen da izapidea egiteko nahitaez joan behar duten pertsonak bakarrik joatea hitzordura.
 

Lanerako gune hori aztertu ostean, Udalak ezarri du, distantzia fisikoaren osasun-neurriak mantenduko badira, erregistroko langileek (oraingoz 4 pertsona) egunean 120 hitzordu hartzen ahalko dituztela gehienez. Arreta hori zerbitzuaren ohiko ordutegian emanen da, hau da, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Agiriak erregistratzeaz gain, aurrez aurre egin beharreko Erroldako gestioak ere eginen dituzte: altak, bizileku-aldaketak, atzerritarren errolda-berritzeak eta ibilgailuen helbidea aldatzeko eskaerak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusira bideratuak (DGT). Herritarrek errolda-agiria baino ez badute nahi, orain arte bezala Herritarren Arreta Telefonoan edo udal-webgunean eskatu beharko dute. Edonola ere, errolda-aldaketak (altak, bajak eta aldaketak) online ere egin daitezke, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, udal-webgunearen Egoitza Elektronikoan, hori bai, ziurtagiri digitala edukita.
 

Joan den urtarrilaren 1etik alarma-egoera dekretatu arte 10.896 hitzordu artatu zituzten –horietako gehienak (% 90,4) erregistrokoak eta erroldakoak–, 266 hitzordu eguneko, batez beste. Osasun-larrialdiaren aurretik gehienez 300 hitzordu ematen ziren egun bakoitzeko, eta aurrez aurreko zazpi postuetan ematen zen arreta. Ohi bezala, eraikinera Kale Nagusiko 2tik sartu beharko da. Datorren astean jendearendako zabalik egonen dira, baita ere, Eslava 1eko eta Descalzos 72ko erregistroak, eta Zapateria 40koa itxita egonen da, egunotan aparteko neurri gisa zabalik egon baita.

¿Te ha sido útil esta página?