Datorren astelehenean, martxoak 11, Sanduzelaiko auzokide eta taldeek Juaristi, Labayen eta José Alfonso Doktoreen kaleen inguruan igarobide jasangarria sortzeko proposamena ezagutu eta landu ahalko dute. Parte hartzeko saioa Karrikagunen izango da, 18:30ean. Topaketak bi atal edukiko ditu. Lehenean, esku-hartzerako proposamena aurkeztuko da. Jarraian, parte hartzeko dinamikak izango dira, eta auzokideek zein taldeek aztertuko dute esku-hartzean zer arazo egon litezkeen, eta zer irtenbide.
Udal-proposamenak, auzo-ekimenarekin bat bultzatuta, ibilgailuek hartutako lekuak auzokideek erabiltzeko berreskuratzea du helburu. Jarduketak 0,93 km-ko luzera edukiko luke. Proiektua Mugikortasuneko Batzordean aurkeztu zen aste hasieran, Txantrean –Laguntzako Andre Maria eta Oibar kaleen inguruan– helburu bera duen proiektuarekin batera. Bi igarobideek Iruñeko erdialdeko igarobide jasangarrien 8,1 km-ko sarea osatuko lukete, horrela hiria ziklo-lotune seguruez hornituz, mendebaldean Burlatarantz, ekialdean Barañainerantz eta iparraldean Berriozarrerantz.
Bi ardatzak beren auzoen erdigunean egotea eta bertan ekipamendu publiko asko egotea dira haien ezaugarriak. Sanduzelain bi ikastetxe, Haur Eskola, kirol-ekipamendua, Sanduzelaiko Civivoxa eta Karrikagune daude. Aurreikuspena zenbait fasetan jardutea da. Lehenak, aurtengo bigarren seihilekorako aurreikusiak, 200.000 euroko zuzkidura izango luke Sanduzelairako. Finantzaz bezainbatean Jasangarri diren 2019ko Inbertsioaz finantzatuta, auzoaren erdialdeko “komunitate-sistemako” ekipamenduari helduko lioke.
Bidegorria, espaloiak zabaltzea eta lau “sistema”
Juaristi Doktorearen kaleko ardatzak 935 m-ko luzera du, eta bertan aurreikusi da 680 m-ko bidegorri bereizia (bakarrik bizikletetarako) eta oinezko zein ibilgailuekin batera joateko 255 m. Proposamena ardatzean 4 tarte eginez antolatu da; horiek “sistema” deitu dira, eta nagusi dituzten erabilera zein jardueretara lotu dira. Horrela José María Repáraz Doktorearen kalearen eta Nafarroa etorbidearen arteko jarduketa “hezkuntza-sistema” deitu da, izan ere, hor daude ikastetxe publikoa, Haur Eskola eta futbol-zelaia. Egun zirkulazioak norabide bakarra dauka, eta bi alboetan aparkalekua, eta orain ikastetxeetako inguruneak hobetuko dira espaloiak zabalduz eta zirkulazio-erreiaren zabalera murriztuz; horrela, zirkulazioa baretuko da, eta noranzko biko bidegorri bereizia sartuko da.
“Lotura” izeneko sistema Nafarroa etorbideko lurpeko igarobidean izango da, egungo diseinuaz oinezko- eta txirrindulari-mugikortasuna kaltetzen baitu. Egoera horri konponbidea emateko, Nafarroako etorbidean –maila berean– Juaristi Doktorearen kalearen parean oinezkoen pasabide semaforoduna jartzearen aldeko apustua egin da, eta lehen fase batean egungo pasabidearekin batera egongo da.
Juaristi eta Labayen Doktoreen kaleetako bidegurutzean, auzoko bihoztzat harturik, “komunitate-sistema” kokatuko da, Nafarroa etorbidetik Sanduzelai kaleraino. Proposatzen da lehen bi kaleak (zirkulazio-errei bat, bi alboetan aparkalekuak eta espaloi estuak dituztenak) egoteko izango dira, oinezko- zein txirrindulari-lehentasuna egongo da, eta zirkulazioaren abiadura gehienez 20 km/h izango da. Juaristi Doktorearen kalean, Nafarroa etorbidetik San Martín Doktorearen kalera, erabilera mistorako gunea sortuko da; eta bertan ibilgailuak oinezko zein txirrindulariekin batera ibiliko dira, baina San Martin eta Landa Doktoreen kaleetan bakarrik oinezkoak eta txirrindulariak ibiliko dira.
“Sistema berdean”, parkearen ondoan, José Alfonso Doktorearen kalea dago, egun bi zirkulazio-errei eta bi alboetan (zeharkako) aparkalekuak dituena. Proiektu berriak proposatzen du zirkulazio-erreietako bat kentzea, Juana García Orcoyen Doktorearen plazarantz, Trinitariosko parkea lotuko duen bidegorri bereizi bat galtzadan kokatzeko. Halaber, proposatzen da José Alfonso Doktorearen kaleko zirkulazioa aldatzea, baita ondoko bideak ere, honako bi kale-mota hauek sortuz: tokiko zirkulaziorako, bide nagusietara lotuta, Santa Bizenta Maria kalean, Sanduzelai kalean eta Alexander Fleming Doktorearen kalean; eta auzo-kaleak, bakarrik bizilagunen erabilerarako, José Alfonso, Irigaray, Miguel de Servet eta Anselmo Goñi kaleetan.