Astelehenean irekiko da ‘Aisia-ostegunak eta -ostiralak’ programaren barruan 65 urtetik gorakoei zuzenduta urtarrilean eta otsailean antolatutako jardueretan izena emateko epea

Astelehenean irekiko da ‘Aisia-ostegunak eta -ostiralak’ programaren barruan 65 urtetik gorakoei zuzenduta urtarrilean eta otsailean antolatutako jardueretan izena emateko epea
Besteak beste, honako hauek programatu dira: bisita gidatuak, idazketa-lantegiak, barreterapia- eta memoria-lantegiak, dantza latinoak, zinema eta eskulanak



Iruñeko Udalak urtarrilerako eta otsailerako ‘Aisia-ostegunak eta -ostiralak’ udal-programako 12 saio antolatu ditu 65 urtetik gorakoei zuzenduta. Urtarrilaren 10ean, astelehenarekin, hasiko da izena emateko epea, 010 – 948 420 100 telefonoaren bidez, egindako deien hurrenkeraren arabera. Iruñean erroldatuek lehentasuna izanen dute. Jarduera bakoitzaren prezioa 2,5 euro izanen da.

Urtarrilerako hainbat jarduera programatu dira, hala nola memoria suspertzeari buruzkoak, bisita bat Nafarroako Museora, musikal zinematografikoei buruzko saio bat eta idazketa-lantegi txiki bat. Otsailean jarduera sorta zabalduko da honako hauekin: dantza latinoak, eskulanak, barreterapia- eta oroimen-lantegiak, sormenezko idazketa lantegi bat eta erlaxazio eta arnasketako saio bat. Denak zahartze aktiboa sustatzeko jarduerak dira eta hala ariketa fisikoa egitea nola alde kognitiboa estimulatzen dituzte, adinekoendako interesgarriak diren gaien bitartez. Halaber, beste pertsona batzuekin elkartzeko eta harremanak egiteko balio dute.

Jarduerak Plazara! zentro komunitarioan eginen dira (Kale Nagusia, 31 ), goizez. Ostegunetan 11:30etik 13:00etara eginen dira, eta ostiraletan 10:00etatik 11:30era.

Adinekoen autonomia eta ongizatea

‘Aisia-ostegunak eta -ostiralak’ programa iaz abiatu zuen Iruñeko Udalak helburu orokor batekin: hiriko adinekoen autonomia sustatzea, mendekotasuna prebenitzea eta haien ongizatea bultzatzea, adinekoan interesekoak diren jarduerak antolatuta. Halaber, programak xede du adinekoen isolamendua eta bakardadea prebenitzea, aisia eta beraien arteko harremana sustatuz.

 

‘Aisia-ostegunak eta -ostiralak’. Iruñeko 65 urtetik gorakoei zuzenduta

URTARRILA

  • Urtarrilak 20 - Ostegunean, oroimena suspertzea
  • Urtarrilak 21 - Ostiralean, artea. Bisita Nafarroako museora: modernismoak
  • Urtarrilak 27 - Ostegunean, zinema: musikalak
  • Urtarrilak 28 - Ostiralean, idazketa: poesia-lantegi txikia

 

OTSAILA

  • Otsailak 3 - Ostegunean, dantza latinoak
  • Otsailak 4 - Ostiralean, eskulanak: zeure bitxiak egin
  • Otsailak 10 - Ostegunean, barreterapia: elkarrekin barre egin dezagun
  • Otsailak 11 - Ostiralean, tableta: oinarrizko ezagutzak
  • Otsailak 17 - Ostegunean, eskulanak: loreak eta postalak
  • Otsailak 18 - Ostiralean, literatura. Sormenezko idazketa-lantegi txikia
  • Otsailak 24 - Ostegunean, memoria. Oroitzapen-lantegia
  • Otsailak 25 - Ostiralean, erlaxazioa eta arnasketa

ORDUTEGIAK ETA IZEN-EMATEA

  • Ostegunetan, 11:30etik 13:00etara Plazara! zentro komunitarioan (Kale Nagusia, 31)
  • Ostiraletan, 10:00etatik 11:30era Plazara! zentro komunitarioan (Kale Nagusia, 31)
  • Izena emateko epea urtarrilaren 10etik aurrera, 010 - 948 420 100 telefonoaren bidez, egindako deien hurrenkeran. Iruñean erroldatutako herritarrek lehentasuna izanen dute. Saioen prezioa: 2,5 euro jarduera bakoitzeko

 

 

 

¿Te ha sido útil esta página?