Asteazkenerako, IrriZiklo euskarazko umore-zikloak sei bakarrizketako saioa proposatzen du, Idoia Torregarairen eta Mirari Martiarenaren eskutik

Asteazkenerako, IrriZiklo euskarazko umore-zikloak sei bakarrizketako saioa proposatzen du, Idoia Torregarairen eta Mirari Martiarenaren eskutik
Emanaldia 20:00etan hasiko da, Nafarroako Antzerki Eskolan, eta sarrerak salgai daude, 3 euroan.
Irudia

IrriZikloan, kritikaz eta ironiaz beteriko sei bakarrizketek osatuko dute Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai gipuzkoarren emanaldia. Bakean dagoena bakean utzi ikuskizuna izango da euskarazko umore-zikloko azken-aurreko saioa, 20:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak 3 euroan eros daitezke jada, webgunean (www.laescueladeteatro.com) eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan bertan.
 
Bi kazetariek elkarrekin sortu dituzte sei bakarrizketa, euskara eta generoa umorea sortzeko osagai. Ordubete inguruko ikuskizunak euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorputza eta kristalezko sabaia ditu ardatz. Istorio eta kontakizun horiek, kritika eta ironia erabiliz, aurreiritziak desegiten dituzte, publikoari barrea eragiten diote, eta umore-arratsalde ona igarotzeko pizgarria eman. Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak lan hau 50 aldiz taularatu dute oraingoz. 

Torregaraik Barretartia euskarazko umore-bloga sortu zuen 2012an. Harrezkero lankidetza asko egin ditu komunikabide ezberdinetan (Euskadi Irratia, ETB, Info7, H28). Iaz Barretartia, Umore Zerbitzuak ekimena abiatu zuen, umorearen abantailak ezagutarazi eta praktikara eramateko. Mirari Martiarena Iraola komunikazio-esparruan lanean aritu da, batez ere irratian (Oiartzun Irratia, Info7 irratia, Zebrabidea irratsaioa). Gainera, Euskadi Irratian eta Euskadi Gaztean elkarlanean aritu da, beti umore-ikuspegitik. Argian eta Hamaika Telebistan ere lan egin du. 2017an zuzenean umorearen aldeko apustua egin zuen, eta Mirarikeriak bakarrizketaz agertokira egin zuen jauzi. 

IrriZiklo Hamaika. 2019 euskarazko umore-zikloa hurrengo asteartean, martxoak 12, bukatuko da, saio bikoitzaz, Nafarroako Antzerki Eskolan ere bai. Mikel Martínez antzezle eta idazleak Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña bakarrizketa egingo du; bertan garagardo bat nola zerbitzatu behar den azaltzen hasi eta gizarte-gai, beldur eta nahiei buruz hizketan bukatzen da. Gainera, Komunak lanean, Irati Agirreazkuenagak eta Arantzazu Sanzek ikastetxe berean ikasi zuten bi lagunek jatetxe bateko komunean duten ustekabeko topaketa antzeztuko dute.

 

IRRIZIKLO HAMAIKA 2019

Martxoak 6, asteazkena. Nafarroako Antzerki Eskola. 20:00.

  • Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai 
  • Bakean dagoena bakean utzi
  • Sarrera: 3 euro

Martxoak 12, asteartea. Nafarroako Antzerki Eskola. 20:00.

  • Mikel Martínez. Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña
  • Irati Agirreazkuenaga eta Arantzazu Sanz. Komunak
  • Sarrera: 3 euro

 

¿Te ha sido útil esta página?