
Nafar Ateneoak antolatu du, Iruñeko Udalarekin lankidetzan, ekainaren 10erako (asteazkena) Sorgin-ehizaren garaiko Iruña euskarazko bisita gidatua, Leire San Martín Marcos arte-historialariaren eskutik. Bisita bi txandatan eginen da, 16:00etan eta 18:00etan, eta txanda bakoitzean gehienez ere 25 lagunek parte hartzen ahalko dute. Izen-ematea doan da eta euskera@ateneonavarro.es helbide elektronikoan egin behar da.
Bisita bi entitateek ekaineko lehen hiru asteazkenetan antolatutako bisita gidatuen programaren barruan dago, hiriaren historia, hirigintza eta kultura berraurkitzeko xedez. Ekainaren 3an egindako bisita batekin eman zitzaion hasiera zikloari: Erorien Monumentuaren eraikuntza eta horrek Iruñeko hirigintza-garapenean izandako eragina jorratu zituen Javier Mangado Urdánizek; zikloari amaiera emateko, berriz, ekainaren 17an (asteazkena), Mangadok berak gidatuta, euskal pilotaren historiari lotutako Iruñeko lekuetan barnako ibilaldi bat eginen da.
Historiari esanahi berria ematea
Sorgin-ehizaren garaiko Iruña ibilaldi gidatuaren bidez, beste esanahi bat emanen zaie gure egunerokoan bizileku ditugun eta XVI. eta XVII. mendeetan gure hirian sorginkeriaz akusatutako emakume haiek jasan zuten oinazearen lekuko izan ziren espazio horiei. Aldi berean, sorginaren konstruktu intelektuala desmitifikatzen joanen da.
Leire San Martín Marcos (Iruñea, 1995) Artearen Historian graduatua EHUn, historiaren ikerketari lotutako zenbait espezialitate landu zituen, hala nola arkeologia eta artxibistika. Gaur egun, Nafarroako Artxibo Garaikidean lanean ari da.
2019an, sorgin-ehizari buruzko I. Topaketa Feministan parte hartu zuen Iruñeko Katakraken, eta ondoren, sorginkeria dela-eta jazarritako emakumeen memoriaren aldeko nazioarteko kanpainan parte hartu zuen. Harrezkero, kanpaina horren sareak Iruñean duen nodoan parte hartzen du, Sutara! taldean. La caza de brujas en Pamplona. Sala del tormento, Procesión Infamante y hoguera (Sorgin-ehiza Iruñean. Tormentuaren gela, prozesio zitala eta sua) liburuaren egilea da eta emakume horiek jasandako errepresio historikoa jorratzen du bertan.
IBILALDI GIDATUAK EUSKARAZ
Ekainak 10, asteazkena. 16:00etan eta 18:00etan. Udaletxe plaza
Sorgin-ehizaren garaiko Iruña. Gidaria: Leire San Martín Marcos
Izen-ematea, doan, euskera@ateneonavarro.es helbide elektronikora idatzita.
Ekainak 17, asteazkena. 16:00etan eta 18:00etan. Parlamentuaren sarreran.
Euskal pilotak Iruñean izandako historia. Gidaria: Javier Mangado Urdániz
Izen-ematea, doan, euskera@ateneonavarro.es helbide elektronikora idatzita.