
‘Kultur kudeaketa eraldaketarako: urrats berrien bila kultur eskubideen marko batetik abiatuta’ da Iruñeko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak asteazkenerako Kondestablen antolatu dituzten jardunaldien izenburua. Xedea da kultura-eskubideen azterketan sakondu eta haren zabalkundean laguntzea, osasun demokratikoari eutsi eta hura defendatzeko funtsezkoak direla kontuan hartuta. Jarduera librea da, baina aldez aurretik izena eman behar da www.eusko-ikaskuntza.eus webgunean.
Iruñeko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2022an datozen lau urteetarako. Bi entitateek elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu zuten ezagutza sor dezaketen proiektuak garatzeko eta Iruñeko gizartearendako zein, oro har, Nafarroakoarendako baliozkoak izan daitezkeen proposamenak egiteko. Hitzarmenean ezarritakoarekin bat, Eusko Ikaskuntzak hirirako interes berezia izanen duen hedapen-ekitaldi bat (jardunaldia, mintegia, sinposiuma, hitzaldi-zikloa...) antolatzen du urtero.
Jardunaldia 09:45ean hasiko da, eta irekiera ekitaldian Rudy Goroskieta Iruñeko Udaleko Kulturako zuzendariak parte hartuko du. 10:00etan, kulturaren funtzio eraldatzaileari buruzko lehen saioa eginen da, Beñat Gaztelurrutiaren euskarazko hitzaldiarekin. 10:30ean, ‘Zer da kultura eraldatzailea?’ izeneko mahai-ingurua eginen da. Honako hauek parte hartuko dute bertan: Marcos García kultur kudeatzaileak, Leire San Martín hezitzaile eta arte garaikideko programatzaileak eta Nieves Beloki Nafarroako Kultur Profesionalen Elkarteko kideak.
Eguerdian atsedenaldi bat egin ondoren, hirugarren eta azken saioan, 12:30ean, kultur eskubideak bermatzeko proposamenak landuko dira. Lehenengo atalean, Maialen Akizu arituko da hizlari,eta ondoren, ‘Kultur politikak eta Eskubide politikoak’ proiektuaren talde eragileko kideek dinamika kolektibo bat eginen dute parte hartzen dutenekin. Bi jarduerak euskaraz eginen dira. 13:50ean amaiera emanen zaio jardunaldiari.
‘KULTUR KUDEAKETA ERALDAKETARAKO: URRATS BERRIEN BILA KULTUR ESKUBIDEEN MARKO BATETIK ABIATUTA’
09:45. Hasiera-ekitaldi instituzionala. Rudy Goroskieta, Iruñeko Udaleko Kulturako zuzendaria
10:00. Lehenengo saioa: Kulturaren funtzio eraldatzailea. Kultur-eskubideak gure herrian txostenaren aurkezpena: aurrerantzean lantzeko proposamena batzuk (eu). Beñat Gaztelurrutia
10:30. Mahai-ingurua: Zer da kultura eraldatzailea? ¿Qué es la cultura transformadora? (Gazt.)
- Marcos García. Kultur kudeatzailea herritarren laborategien esparruan
- Leire San Martín Goikoetxea. Hezitzailea eta arte garaikideko programatzailea
- Nieves Beloki. KUNA - Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkartea
- Dinamizazioa: Iratxe Retolaza
12:00. Atsedenaldia
12:30. Hirugarren saioa: Kultur eskubideak bermatzeko proposamena
- Kultur ekitaldi bat antolatzeko protokoloaren aurkezpena (eu). Maialen Akizu
- Parte hartzaileen hausnarketa kolektiboa - Dinamika: “Kultur antolakuntzan praktika onak zelan bermatu” (eu)
- Dinamizazioa: “Kultur politikak eta Eskubide kulturalak” proiektuaren talde eragileko kideak
13:50. Jardunaldien amaiera-ekitaldia.