Asteazkenean hasiko dira Sanduzelai eraldatzeko ideia-lehiaketan aukeratutako proposamenetan jasotako irtenbideei buruzko eztabaida-lantegiak

Asteazkenean hasiko dira Sanduzelai eraldatzeko ideia-lehiaketan aukeratutako proposamenetan jasotako irtenbideei buruzko eztabaida-lantegiak
Azaroaren 20ra arte aurreikusitako lau saioak parte hartzeari zabalik daude eta auzoa zatitzen duten lau koadranteetan eginen dira
Cartel San Jorge

 

Sanduzelai eraldatzeko ideia-lehiaketaren inguruko parte hartzeko prozesua fase berri batean sartuko da datorren astean. Asteazkenean hasiko dira epaimahaiak aukeratutako hiru proposamenek jasotzen dituzten irtenbideei buruzko eztabaida-lantegiak. Asteazkenero, urriaren 30etik azaroaren 20ra bitartean, auzoa zatitzen duten koadranteetako bakoitzerako proiektuek zer ideia proposatzen dituzten azalduko da. Saioak herritarren parte-hartzeari irekita daude, 18:30ean hasiko dira eta sarrera librea izanen da.

Lehenengo saioa datorren asteazkenean izanen da, U plazan. Auzo gehiago, oztopo gutxiago, Hiru marran eta berde-ARIAN proposamenek auzoko ipar-mendebaldeko koadranterako aurkeztu dituzten jarduketen berri emateaz gain, proposamen horiek hobetzeko iradokizunak eta ekarpenak jasoko dira. Proposamenek jasotzen dituzten esku-hartze horiek hobeki azaltze aldera, erakusketa ibiltari bat prestatu da eta urriaren 30era arte instalatuko da Sanduzelai HLHIP ikastetxean. Hori izanen da aurreikusitako gainerako saioetarako dinamika, erakusketa auzoko hainbat lokaletara eramanen baita. Azaroaren 6an, asteazkenarekin, auzoa zatitzen duen biribilguneko aterpean izanen da hitzordua. Azaroaren 13an, asteazkenarekin, Sanduzelaiko O plazan topaketa aurreikusi da eta azaroaren 20an, asteazkenarekin, Sanduzelai plazan amaituko dira lantegiak. 

Joan den astean aukeratutako hiru proposamenak aurkeztu ondoren, ekintza horien osagarri gisa, Sanduzelaiko Civivoxean erakusketa iraunkor bat egonen da epaimahaiak aukeratutako proiektuei buruzko informazio-panelekin eta multimedia materialekin. Sanduzelaiko Civivoxean proposamenak baloratzeko aukera izanen da, galdetegi bat beteta eta horretarako jarritako hautestontzi batean sartuta. Era berean, Erabaki Iruña udal-webgunean gune bat gaitu da aukeratutako hiru proposamenetako bakoitza baloratu ahal izateko.


SANDUZELAI ERALDATZEKO PROZESUA. PARTE HARTZEKO PROZESUA

  • Urriak 30, asteazkena,18:30ean. U plaza. Proposamenen laburpen-erakusketa Sanduzelai HLHIP ikastetxean, urriaren 23tik 30era 
  • Azaroak 6, asteazkena, 18:30ean. Biribilguneko aterpeetan. Proposamenen laburpen-erakusketa Erretiratuen elkartean, urriaren 31tik azaroaren 6ra 
  • Azaroak 13, asteazkena, 18:30ean. O plaza. Proposamenen laburpen-erakusketa Karrikagunen, azaroaren 7tik 13ra
  • Azaroak 20, asteazkena, 18:30ean. Sanduzelai plaza. Proposamenen laburpen-erakusketa Iparralde DBHI ikastetxean, azaroaren 14tik 20ra
¿Te ha sido útil esta página?