Asteazkenean hasiko da izena emateko epea urritik abendura bitarte sei kirol-instalaziotan egitekoa den helduentzako igeriketa-kanpainarako

Asteazkenean hasiko da izena emateko epea urritik abendura bitarte sei kirol-instalaziotan egitekoa den helduentzako igeriketa-kanpainarako
Ikastetxeek izena ematen ahal dute jadanik Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako ikasleek igeriketa-ikastaroa egin dezaten eskola-orduetan

Bihar, asteazkenarekin, hasiko da izena emateko epea urritik abendura bitarte sei kirol-instalaziotan egitekoa den helduentzako igeriketa-kanpainarako. Ikastaroak hiruhilekoak dira, urriaren 7tik abenduaren 20ra bitartekoak, eta honako maila hauetan egin daitezke: hastapen-maila, hobekuntza-maila eta mantentze fisikoa. Interesdunek www.fnn-nif.com webgunean eman dezakete izena, edo aurrez aurre Nafarroako Igeriketa Federazioan (Aizagerria plaza, 1. Kirolaren Etxea. Nafarroa Arena), 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Izena emateko kuota 77 euro da, astean bi saiotarako (astelehen eta asteazkenean edo astearte eta ostegunean). Saio bakoitza 45 minutukoa da. Kanpaina honako instalazio hauetan eginen da:  Arantzadi K, Sanduzelaiko Aquavoxa, Arrotxapea KKE, Guelbenzu JZ, Aquabide NAK eta Txantrea KKE. Arantzadi Kirolgunean eta Sanduzelaiko Kirol Hirian (Aquavox) bi txandatan emanen dira saioak. Astelehen eta asteazkenetan goizez eta arratsaldez izanen dira, eta astearte eta ostegunetan arratsaldez bakarrik. Guelbenzu JZn aukera dago astelehen eta asteazkenetan arratsaldez aritzeko izena emateko, eta astearte eta ostegunetan, goiz eta arratsaldez. Arrotxapea KKEn eta Aquabide NAKen ikastaroak arratsaldez bakarrik eskaintzen dira, astelehen eta asteazkenetan. Txantrea KKEn, saioak goizez izanen dira, astearte eta ostegunetan. Informazio gehiago jasotzeko, interesdunek 948 22 72 79 telefonora deitu dezakete, edo Nafarroako Igeriketa Federazioaren www.fnn-nif.com webgunea kontsultatu.
 
Igeriketako eskola-kanpaina
Zabalik dago jada 2019 – 2020ko igeritako eskola-kanpainan izena emateko epea. Ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako ikasleei dago zuzenduta, haurrak uretan gaitasun gero eta handiagoz molda daitezen. Astean ordu erdiz arituko dira ikastetxeetako eskola-ordutegiaren barruan, eta ikasleak igeriketa-instalazioetara joanen dira. Guztira, 28 edo 30 saio egiten dira ikasturtean. 

Igeriketako eskola-kanpaina urriaren 1etik maiatzaren 29ra bitarte izaten da. Saioak taldeka ematen zaizkie, talde bakoitza 20 eta 45 ikasle bitarte izaki. Ikasleak haietaz arduratzen diren pertsonek lagunduta joanen dira. Ikasle bakoitzeko kuota 42 euro da. Izena 10:00etatik 13:00etara eman daiteke, 948 22 72 79 telefonoan – faxean. 

Igeriketa-kanpaina helduentzat


ARANTZADI 

Astelehen eta asteazkenetan

  • 10:00 – 10:45 - Hobekuntza eta mantentze-maila
  • 10:45 – 11:30 - Hastapena
  • 15:30 – 16:15 - Hobekuntza eta mantentze-maila
  • 16:15 – 17:00 - Hastapena, hobekuntza eta mantentze-maila
  • 17:00 – 17:45 - Hastapena, hobekuntza eta mantentze-maila 
  • 17:45 – 18:30 - Hastapena, hobekuntza eta mantentze-maila 
  • 18:30 – 19:15 - Hobekuntza eta mantentze-maila

Astearte eta ostegunetan 

18:00 – 18:45 - Hobekuntza eta mantentze-maila 
18:45 – 19:30 - Hobekuntza eta mantentze-maila 
19:30 – 20:15 - Hastapena 
20:15 – 21:00 - Hobekuntza eta mantentze-maila 


SANDUZELAIKO AQUABOXA 

Astelehen eta asteazkenetan 

  • 10:00 – 10:45 - Hastapena, hobekuntza eta mantentze-maila 
  • 10:45 – 11:30 - Hastapena, hobekuntza eta mantentze-maila 
  • 19:30 – 20:15 - Hastapena 
  • 20:15 – 21:00 - Hobekuntza eta mantentze-maila

Astearte eta ostegunetan 

  • 18:00 – 18:45 - Hobekuntza eta mantentze-maila 
  • 18:45 – 19:30 - Hobekuntza eta mantentze-maila
  • 19:30 – 20:15 - Hastapena
  • 20:15 – 21:00 - Hobekuntza eta mantentze-maila 
     

GUELBENZU JZ 

Astelehen eta asteazkenetan 

  • 19:30 – 20:15 - Hastapena 
  • 20:15 – 21:00 - Hobekuntza eta mantentze-maila

Astearte eta ostegunetan

  • 10:00 – 10:45 - Hastapena, hobekuntza eta mantentze-maila 
  • 10:45 – 11:30 - Hastapena, hobekuntza eta mantentze-maila
  • 16:00 – 16:45 - Hastapena, hobekuntza eta mantentze-maila 
  • 16:45 – 17:30 - Hastapena, hobekuntza eta mantentze-maila 
  • 19:30 – 20:15 - Hastapena
  • 20:15 – 21:00 - Hobekuntza eta mantentze-maila 

Astelehen eta asteazkenetan 

  • 19:00 – 19:45 - Hastapena
  • 19:45 – 20:30 - Hobekuntza eta mantentze-maila 
  • 20:30 – 21:15 - Hobekuntza eta mantentze-maila


AQUABIDE NAK 

Astelehen eta asteazkenetan 

  • 18:00 – 18:45 - Hobekuntza eta mantentze-maila 
  • 18:45 – 19:30 - Hobekuntza eta mantentze-maila
  • 19:30 – 20:15 - Hobekuntza eta mantentze-maila 
     

TXANTREA KKE 

Astearte eta ostegunetan 

  • 11:00 – 11:45 - Hastapena 
  • 11:45 – 12:30 - Hobekuntza eta mantentze-maila