
2026ko Irriziklo asteazkenean hasiko da, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan; programak umorea eta antzerkia bultzatzen du euskaraz. Inprolabel konpainiaren Inprofestakzioa lana taularatuko da, umorez betetako antzerkia: Xabier Flamarike, Garazi San Martin, Jaione Urtasun, Xabier Artieda eta Lorena Arangoa antzezleen inprobisazioa du ardatz.
Sarrerak 5 euroren truke daude salgai txarteldegian (San Agustin k. 3) eta Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean. Zikloaren lau proposamenetarako bonu bat ere eskuragarri dago, 16 euroren truke. 19:00etan taularatuko dira antzezlanak, asteazkenetan, eta ordu bateko iraupena dute, gutxi gorabehera.
Inprolabel taldeko antzezleek ibilbide luzea dute, besteak beste, antzerkian, komedia, clownean eta musikan, eta oraingoan inprobisazioa landu dute bete-betean, diziplina horiek batzeko (edo deseraikitzeko) xedez. Ikuskizun paregabeak egiten dituzte; izan ere, antzezlanak ez dira aurretiaz idatzitako testu batean oinarritzen, ikusleekin zuzenean sortutako elkarreraginean baizik, eta horri esker, saio bakoitza desberdina da.
Taldeko kideak aspaldi dira ezagunak, guztiak nafarrak, eta Nafarroako Antzerki Eskolan jaso dute prestakuntza. Haien jardunbidean hainbat proiektu eta alditan partekatu dute agertokia: Lorena Arangoa eta Xabier Artiedak Aranburugoitiarrak herri kirolei buruzko umorezko ikuskizunean parte hartu zuten elkarrekin; Xabier Flamarique eta Jaione Urtasun La Piel antzerki-konpainiaren sortzaileak dira, eta Garazi San Martin eta Jaione Urtasun haurrei zuzendutako Ene kantak konpainian aritu izan dira elkarrekin.
Askotariko antzezpen-esparrutan espezializatutako artistak dira: Xabier Artieda (antzerki fisikoa), Lorena Arangoa (clowna), Garazi San Martin (keinu-antzerkia, clowna eta ikus-entzunezkoak), Xabier Flamarique (antzerki soziala) eta Jaione Urtasun (dramaturgia, ikus-entzunezkoak eta dantza). Dena den, guztiek bakarrizketak egin dituzte, eta inprobisazioa dute gustuko.
Hauek izanen dira hurrengo antzezlanak: La katastrofen taldearen Beste bat (martxoak 4, asteazkena), umore absurdo eta filosofikoko ikuskizuna, Leire Olara eta Aratxo Angulo aktoreen eskutik; Tartean Teatroa konpainairen Txizatoki bat eszenatokian eta Hamalau bakarrizketak (martxoak 11, asteazkena), Patxo Telleria eta Mikel Martinezen eskutik; eta Magma Mia konpainiaren Jo! lana (martxoak 18, asteazkena), Anduriña Zurutuza eta Beatriz Egizabalen eskutik.
IRRIZIKLO 2026. OTSAILAK 25 – MARTXOAK 18
• Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00
o Sarrerak leihatilan edo https://www.laescueladeteatro.com/eus/ webgunean: 5 euro / Abonua: 16 euro
• Otsailak 25, asteazkena:
o Inprofestakzioa (60’). Inprolabel
• Martxoak 4, asteazkena:
o Beste bat (60’). Las Katastrofen
• Martxoak 11, asteazkena:
o Txizatoki bat eszenatokian & Hamalau (55’). Tartean Teatroa
• Martxoak 18, asteazkena:
o Jo! (60’). Magma mia