Asteazkenean, 10:00etan, doako 2026ko udal-egutegien banaketa hasiko da hiriko hamahiru banaketa-gunetan

Asteazkenean, 10:00etan, doako 2026ko udal-egutegien banaketa hasiko da hiriko hamahiru banaketa-gunetan
Egutegien % 30 arratsaldez banatzen duten zentroendako izanen dira, eta ostiralean, udal-merkatuetan ere banatuko dira



Asteazkenean, 10:00etatik aurrera, Iruñeko Udalak argitaratu duen 2026ko udal-egutegiaren 24.450 aleen banaketa hasiko da. Aurtengo proposamena Udal Artxiboko irudi historikoek irudiztatzen dute. Egutegiak doakoak dira, eta pertsona bakoitzak gehienez ere bi ale jasotzen ahalko ditu, egutegi guztiak bukatu arte, hiriko auzoetan barna banatutako hamahiru banaketa-puntutan.

10:00etatik 14:00etara irekiko diren banaketa-guneak honako hauek dira: Udaletxeko atzealdea, Kulturako Alorra (Descalzos k. 72) eta Gaztediaren Etxea (Zangoza k. 30). Salestarrak, Etxabakoizko, Ermitagañako eta Buztintxuri Hegoaldeko zentro komunitarioetan 10:00etatik 13:00etara bitarte banatuko dira. Mendillorriko, Iturramako, Sanduzelaiko, Arrosadiko, Zabalguneko (Nafarroako Blanca plazan, ez Pompelo Civivox berrian) eta Juslarrocha Civivoxetan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitarte banatuko dira. Argitaratutako aleen %30 arratsalderako erreserbatuko da gune bakoitzean, pertsona guztiek eskuratu ahal ditzaten.

Egutegiak agortzen ez badira, abenduaren 18an (osteguna), 10:00etatik aurrera Kulturako Alorrean (Descalzos k. 72) egonen dira eskuragarri banaketa-gune guztietan soberan gelditutako aleak. Iruñeko Udalak sare sozialetan dituen profilen bidez (Instagram, Facebook eta X) eta Udalaren WhatsAppeko kanalaren bidez banaketari buruzko informazioa emanen du, zein tokitan agortzen ari diren edo gerta litezkeen gorabeherak jakinarazita.

Egutegi gehiago udal-merkatuetan
Udal-merkatuek beste urte batez egin dute bat udal-egutegien banaketarekin, eta horretarako 8.000 ale gehiago ekoitzi dira. Ale horiek erosketak egiten dituzten pertsonei banatuko zaizkie ostiraletik aurrera San Domingoko (Merkatuko k. z.g.), Zabalguneko (Amaia k. 15) eta Ermitagañako (Ermitagañako k. 4) merkatuetan.

2026ko egutegia Iruñeko Udal Artxiboko ondarearen parte diren eta pasa den mendeko hiriko bizitzaren parte diren hainbat mugarri irudikatzen dituzten argazkiekin irudiztatu da. Hilabete bakoitzari gertakari bat dagokio, hala nola Errege Magoen etorrera, San Blaseko azoka txikia, Zuhaitzaren eta Liburuaren Egunak, Sanferminak eta Aldapako San Ferminak eta udako igeriketa-txapelketa bat.


2026KO UDAL-EGUTEGIAREN BANAKETA

ABENDUAK 17, ASTEAZKENA
•    Udaletxeko atzealdea. 10:00 – 14:00
•    Kulturako Alorra (Descalzos k. 72). 10:00 – 14:00
•    Sanduzelaiko Civivoxa (Gortari Doktorearen plaza z.g.). 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00
•    Mendillorriko Civivoxa (Sarriguren Kontzejuaren k. 3). 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00
•    Iturramako Civivoxa (Ezkirotz k. 24). 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00
•    Juslarrocha Civivoxa (Maiteminduen pasealekua 37). 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00
•    Zabalguneko Civivoxa (Nafarroako Blanca plaza 9). 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00
•    Arrosadiko Civivoxa (Taxoare k. z.g. José Vila ikastetxea). 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00
•    Gaztediaren Etxea (Zangoza k. 30). 10:00 – 14:00
•    Salestarrak Zentro Komunitarioa (Iruñerria k. 24). 10:00 – 13:00
•    Etxabakoizko Zentro Komunitarioa (Urdánoz etxe-multzoa 1). 10:00 – 13:00
•    Ermitagañako Zentro Komunitarioa (Ermitagaña k. 40-42). 10:00 – 13:00
•    Buztintxuri Hegoaldeko Zentro Komunitarioa (Santa Luzia pasealekua 60-62) 10:00 – 13:00

ABENDUAK 18, OSTEGUNA
•    Asteazkeneko banaketaren ondoren egutegiak soberan badaude, soilik Kulturako Alorrean banatuko dira, 10:00etatik aurrera.

ABENDUAK 19, OSTIRALA
•    San Domingoko, Zabalguneko eta Ermitagañako udal-merkatuetan argitaratu dituzten 8.000 ale ostiraletik aurrera banatuko dira erosketak egiten dituztenen artean.

 

 

¿Te ha sido útil esta página?