Asteartean, Tanttaka Teatroak gazte eta helduendako Antzerki Aroa euskarazko zikloaren beste edizio bati emango dio hasiera, Izoztutako haizea bezala dramaz

Asteartean, Tanttaka Teatroak gazte eta helduendako Antzerki Aroa euskarazko zikloaren beste edizio bati emango dio hasiera, Izoztutako haizea bezala dramaz
Emanaldia Nafarroako Antzerki Eskolan izango da, 20:00etan, 8 euroko sarrera (taldeka 5 eurokoa) eta zikloko 2 emanaldietarako 12 euroko abonamenduak salgai
Irudia

Asteartean, apirilak 9, Tanttaka Teatroa konpainiak gazte eta helduendako Antzerki Aroa euskarazko zikloaren beste edizio bati emango dio hasiera, Izoztutako haizea bezala antzezlanaz, heriotza eta bizitza-egoera zailak –haurtzaroko sexu-abusuak, esaterako– ardatz dituen dramaz. Emanaldia Nafarroako Antzerki Eskolan izango da, 20:00etan. Sarrerak eskuragarri daude jada, online, NAEko webgunean (www.laescueladeteatro.com) eta aurrez aurre, eskolako leihatilan. Sarrerak 8 euro balio du, eta taldeentzat 5 euroko tarifa murriztua dago. Udaberri honetako Antzerki Aroa zikloaren bi saioetarako abonamendua eskuratzeko aukera ere bada, 12 euroan. Bigarren emanaldia Beheko Larraineren esku iritsiko da, eta maiatzaren 8an, asteazkenarekin, Manifestu bat komedia kritikoa taularatuko du.

Izoztutako haizea bezala antzezlanak umetan sexu-abusuak jasan zituzten hiru gazteren gertaerak taularatzen ditu; eta konpainiak antzezlan honetaz ematen dio amaiera jazarpen inguruko trilogiari, Soka eta La casa de las llaves barne hartzen dituenari. Rafael Herrerok idatzi eta Fernando Bernuések, eszenografiaz ere arduratu denak, zuzendu du. Nerea Elizalde, Tania Fornieles eta Koldo Olabarri izango dira antzezle nagusiak.

1983an sortutako konpainia eta, estilo ezberdinetan, ekoizpen-zerrenda luzea
Tanttaka Teatroak 1983an eman zion hasiera bere lan-ibilbideari; horrezkero, lan-zerrenda luzea aurkeztu du, antzerki-genero hauek landuz: drama, opera bufoa, fartsa, musikala eta komedia, besteak beste. Itxuraz zehaztu gabeko estiloaz, eszena-ekoizpena ulertzeko duen bidea erakutsi nahi izan du: konpainiako lantalde artistikoa ikuskizun bakoitzari egokitzea, eta ez alderantziz. Ikuskizun guztiek gutxienez bi aldaera dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz; eta katalaneko testuak ere bai.

Hona hemen taularatutako antzezlan batzuk: Denak errudun, Umekeriak, El Florido Pensil, Shakespeare osoa (gutxi gorabehera), Dakota, Novencent, el pianista del océano, Hor dago koxka, Errudun jaioak, Ekaitz Txorien eskua, Mi Suicidio, Ezezaguna helbide honetan, Emakumeak Izarapean, Arainen bazka, La dona justa, No me hagas daño, Contra el viento del norte, Soinujolearen semea, Barealdi Magikoa, Testosterona, Muxua, Giltzadun etxea, Izoztutako haizea bezala eta Soka, Antzerki Aroa zikloaren azken edizioan ikusi ahal dena.

Bigarren proposamena: bizitzari zein heriotzari, begiratu ironikoa
Aurtengo bigarren proposamenak Beheko Larraine izango du protagonista, Miren Tirapu Goikoetxeak bultzatutako konpainia. Manifestu bat antzeztuko du, halabeharrez baztertuta bizi eta bere agurrean azkenik arreta erakarriko duen pertsonaiak bizitzari zein heriotzari emandako begiratu ironikoa. Orduantxe, beren barne-ahotsak agertu eta ospakizun handira gonbidatuta bertaratu direnen arreta jasoko du.

Miren Tirapu Iruñean jaio zen 1981ean. Kataluniako Centre de Estudis Cinematografics-n diplomatu zen. Aktore eta zuzendari gisa ere jaso du prestakuntza, adibidez, Bartzelonan María Stoyanovarekin, Poloniako Grotowski Institute-n eta Kubako E.I.C.TV-n. Hainbat konpainiarekin lan egin ostean, Beheko Larraine jarri zuen martxan, eta lan horrekin batera haur eta helduendako lantegiak ere egiten ditu.

 

ANTZERKI AROA 2019. NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA. 20:00.


Apirilak 9, asteartea

  • Izoztutako haizea bezala. Drama
  • Tanttaka Teatroa

Maiatzak 8, asteazkena

  • Manifestu bat. Komedia kritikoa
  • Beheko Larraine
¿Te ha sido útil esta página?