
Dagoeneko zabalik dago Iruñean erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoek 2026ko txupinazoa jaurtitzeko hautagaitza bozkatzeko. Herritar bakoitzak boto bakarra ematen ahalko du ekainaren 15era bitarte, honako bide hauetatik: aurrez aurre Civivox Sareko zentroetan, 010 telefonoan (948 420 100 mugikorretik edo Iruñetik kanpo deituz gero) eta https://votacionessanfermin.pamplona.es/eu webgunean.
Botoak bikoiztu eta iruzurra ekiditeko, Iruñeko Udalak segurtasun-mekanismoak gaitu ditu, esaterako, botoa ematen ahal duten pertsonen autentifikazioa indartu da, IP beretik bozketa masiboak saihesteko. Gainera, datu pertsonalak eskatuko dira, hala nola izena, abizenak, NANa –errolda eta adina egiaztatzeko– eta helbide elektronikoa, botoa baliozkotzeko.
Bozkatzen dutenek sanferminetako entzierroak Seminario etxetik ikusteko sarrera-baimen bikoitzak eskuratzeko zozketan parte hartzen ahalko dute. Zozketan parte hartzeko, botoa emateko unean harremanetarako telefono zenbakia eman beharko da.
Hona hemen hautagaitzak: Nafarroako Euskal Pilota Federakuntza, Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataforma, Nafarroako Larrialdietako zuzendariordetza, Nafarroako I+G+B Sistemako emakume ikertzaileak eta Txantreako Santiago abesbatza. Bost aukera horiek eta hurrenkera horretan izan ziren aurreko asteko Sanferminetako Mahaiak boto gehien jaso zituztenak: 11 proposamen aurkeztu ziren, zeinetatik bi baztertu eta lauk ez baitzuen bozketa gainditu. Herritarren boto gehien jasotzen dituen hautagaitzak emanen die hasiera festei.
Boto gehien jasotzen dituen entitateak prentsaurrekoa eginen du ekainaren 17an, asteazkenarekin, alkatearekin batera, bozketaren emaitza aditzera emateko; berdinketarik izanez gero, jaurtiketa batera egitea proposatuko da.
2026KO TXUPINAZOA JAURTITZEKO HAUTAGAIAK BOZKATZEKO
2026ko ekainaren 2tik 15era. Iruñean erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoak
Aurrez-aurre: boto-ontziak CivivoxSareko zentroetan egonen dira ohiko ordutegian, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara, eta igandeetan Kondestablen ere, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara (Kondestable Civivoxa igandeetan ere zabalik dago)
Telefonoa: 010. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era.
Online: https://votacionessanfermin.pamplona.es/eu, ekainaren 15eko 23:59ak arte