Astearte honetan txistu- eta gaita-dantzaldiak izanen dira berriro Gazteluko plazan, 19:00etatik 21:00etara

Astearte honetan txistu- eta gaita-dantzaldiak izanen dira berriro Gazteluko plazan, 19:00etatik 21:00etara
Kioskoan jotak, zortzikoak, polkak eta porrusaldak joko dituzte irailaren 19ra arte, eta hilabete horretan ordua 18:30era aurreratuko da



Astearte honetatik aurrera, sanferminen ondorengo geldialdiaren ondoren, Gazteluko plazak txistu- eta gaita-dantzaldiak hartuko ditu berriz ere. Zikloaren lehen zatia ekainaren 18tik uztailaren 4ra egin zen, 19:30etik 21:30era, eta orain dantzaldiak itzuliko dira abuztuaren 20, 22, 27 eta 29an, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara, egunaren argia hobeto aprobetxatzeko. 

Txistu- eta gaita-musikaren zikloak jarraipena izanen du iraileko astearte eta ostegunetan, irailaren 3, 5, 10, 12, 17 eta 19an, hain zuzen ere, 18:30etik 20:30era. Horrela, aurreikusitako 16 saioak beteko dira, doan eta herritar guztiei irekiak, folkloreko pieza tradizionalak dantzatu ahal izateko, hala nola jotak, kalejirak, pasodobleak, polkak eta zortzikoak.

Gazteluko plazako txistu- eta gaita-dantzaldiak jada finkatuta daude Iruñeko Udalaren udako kultur programazioan. Hiriko txistularien eta gaiteroen bandekin egiten dira 1943tik. Dantzaldien kokapena aldatuz joan da urteen joanean; izan ere, hainbat tokitan egin izan dira, hala nola Sarasate pasealekuan eta Basotxoan, gaur egungo tokira –Gazteluko plazara– iritsi baino lehen.

Txistu- eta gaita-dantzaldiak Iruñeko Gaiteroak eta Iruñeko Txistulari Taldeak elkarteek Iruñeko Udalarekin dituzten kontratuetan sartzen dira. Ospakizun instituzionaletan laguntzeaz gain, kontratuak beste hitzordu batzuk jasotzen ditu, hala nola gaita- eta txistu-kontzertu hauek, dianak eta zaindariaren jaiei edo harrerei lotutako beste ekitaldi tradizional batzuk.


TXISTU- ETA GAITA-DANTZALDIAK. ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN

•    Abuztua: 20, 22, 27 eta 29
o    Ordutegia: 19:00 – 21:00

•    Iraila: 3, 5, 10, 12, 17 eta 19
o    Ordutegia: 18:30 – 20:30

 

¿Te ha sido útil esta página?