Zinema-gauak aurrera doaz. Gaur gaueko Coda, los sonidos del silencio (2021, AEB, 111’) filmaren proiekzioaren ondoren, bihar, ostegunarekin, Mendillorriko Aintzirako parkean, 22:00etan, Space Jam: aro berria (2021, AEB, 120’) filmaren euskarazko emanaldia izanen da. Filma LeBron James NBAko superizarrari buruzko animaziozko film familiarra da: kirolariak Bugs Bunny eta gainerako Looney Tunesekin bat egitea erabakiko du. Filma 1996an estreinatutako izen bereko zintaren jarraipena da.
Eta ostiralean, Lezkairuko Maravillas Lamberto plazan jarriko dira besaulkiak, berriz ere familiendako animaziozko film baten jarraipena ikusteko. Minions, Gruren jatorria (2022, AEB, 86’) filmak beti bere jarraitzaile horiak lagun dituela dabilen superbilauaren istorioa kontatzen du. Argumentua 70eko hamarkadan garatzen da eta Gru, bizitegi-auzo batean. Gru gaztea 6 basatiak izeneko bilauen supertalde ospetsu baten baldintzarik gabeko zalea da, eta talde horretan parte hartzeko merezimenduak egin nahi ditu. Gruk plan bat asmatuko du behar bezain gaiztoa dela erakusteko. Une egokia izanen da bere lehen gordelekua muntatzeko, bere lehen armekin esperimentatzeko eta bere lehen misioak burutzeko.
ZINEMA-GAUAK (2023)
• Abuztuak 10, osteguna. Aintzirako parkea. Mendillorri
o ‘Space Jam. Aro Berria’ Euskaraz (2021, AEB, 120’)
• Abuztuak 11, ostirala. Maravillas Lamberto plaza. Lezkairu
o ‘Minions: Gruren jatorria’ (2022, AEB, 86’)