
Aste honetan, asteartean, 2019ko Bertsoaroan, bertsolarien inguruko bertso-hitzaldi bat, eta haurrei zuzenduta, asteazkenean, lantegi bat, eta, larunbatean, antzerkia eta bertsoak uztartzen dituen ikuskizun baten estreinaldia. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako programak zortzi proposamen eskaintzen ditu azaroaren 26a arte, lurralde honetako arte eta tradizioa ezagutzera emateko, entzuleen eskariak zein inprobisatzaileen kalitateak bizi-bizirik mantendu baitute.
Koldo Izagirre idazlea (Pasaia, 1953) izanen da hitzaldiaren protagonista, bihar, azaroaren 12an, asteartearekin. Ibilbide bat eginen du Bertsoaren Harria (Lanku, 2019) liburuan jasota eta Euskal Herrian zehar sakabanatuta dauden hainbat bertsolariren omenezko 21 eskulturetan barna. Hitzaldian, Manuel Lasarte, Bordel eta Xalbadorrek Nafarroan izandako garrantzia gogoratzeaz gain, Izagirrek haien bizitzen inguruko hainbat gai proposatutako dizkie berarekin batera arituko diren bi bertsolariei, Aimar Karrikari (Auritz, 1988) eta Maddalen Arzallusi (Hendaia, 1990). Lan honen jomuga bertsolaritzaren transmisioan laguntzea da, narrazioa bertsoez, hausnarketez, pasarte historikoez nahiz fikzioaz osaturik. Xede du jasotzen dituen eskulturei ahotsa ematea, eta hori horrela, liburua osatzen duten 21 bakarrizketak aurkeztea. Hitzaldia 19:30ean hasiko da, Kondestable Civivoxeko patioan.
Izen-emateak bertsolariekin eginen den lantegirako
Azaroaren 13an, asteazkenarekin, haurrendako jarduerak hasiko dira. Juslarrocha Civivoxean, 17:30ean, Bertso jasa, bat-bateko jolasa lantegia hasiko da, Saioa Alkaiza eta Haritz Mujika bertsolarien eskutik. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta, saioa jolas eta ariketen bidez garatuko da; gaiak eta egoerak proposatuko dira bertsoak sor ditzaten. Izena emateko, 3 euro ordaindu behar dira, eta Civivoxean bertan edo www.pamplonaescultura.es udal-webgunean egin daiteke.
Azaroaren 16an –larunbatarekin–, Sanduzelaiko Civivoxean, haurrei zuzendua ere eginen den ikuskizunak bertsoa eta antzerkia uztartuko ditu. Horrela, ikusle txikienek begiratzen ahalko diete beren gorputzari, eta aniztasunaren, sexualitatearen eta genero-rolen inguruan hausnartu, umorez eta era sotilean. La sesión será a las 18 horas. Sarrerek 3 euro balio dute eta Civivoxean bertan zein www.pamplonaescultura.es webgunean eskura daitezke. Ane Labakaren eta Miren Amurizaren gidoiaz, Lierni Hernández eta Eneko Arrate izanen dira antzezle agertokian.
Programazioari Auskalo zeinek jarriak ikuskizunak emanen dio segida, azaroaren 19an, asteartearekin, 19:30ean, Kondestable Civivoxean. Imanol Kamio musikaria eta Eñaut Agirre eta Unai Agirre bertsolariak izanen dira protagonistak. Programari amaiera emateko, Nafarroako bertsolaritzaren promesa gazteek emanaldi bat eskainiko dute, maila eta eskarmentu handiko bertsolari gazte nahiz beteranoekin batera.
Bertsoaroa. 2019 Sarrera librea
Bertsoaren harria. Hitzaldia eta bertsoak
- Azaroak 12, asteartea. 19:30. Kondestable Civivoxa
- Hizlaria: Koldo Izagirre. Bertsolariak: Aimar Karrika eta Maddalen Arzallus
Bertso jasa, bat-bateko jolasa. Haurrendako lantegia
- Azaroak 13, asteazkena. 17:30. Juslarrocha Civivoxa
- Bertsolariak: Saioa Alkaiza eta Haritz Mujika
Urpekakariak. Haurrendako bertso-antzerkia
- Azaroak 16, larunbata. 18:00. Sanduzelaiko Civivoxa
- Aktoreak: Lierni Hernández eta Eneko Arrate
Auskalo zeinek jarriak. Bertso musikalizatuak
- Azaroak 19, asteartea. 19:30. Kondestable Civivoxa
- Bertsolariak: Eñaut Agirre eta Unai Agirre. Musikaria: Imanol Kamio
Gazteen bertso-errezitaldia
- Azaroak 21, osteguna. 19:30. Kondestable Civivoxeko patioa
- Bertsolariak: Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla, Maialen Akizu, Haritz Mujika eta Ibai Amillategi. Gai-jartzailea: Ainhoa Aranburu
Bertso-jaialdia
- Azaroak 26, asteartea. 19:30. Nafarroako Antzerki Eskola
- Bertsolariak: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Alaia Martin, Eneko Lazkoz, Maddi Ane Txoperena eta Iker Gorosterrazu. Gai-jartzailea: Maialen Belarra.