Aste honetan amaituko dira Sarasate pasealekuko zuhaitzen sustraien egoera eta bilakaera egiaztatzeko laginketak

Aste honetan amaituko dira Sarasate pasealekuko zuhaitzen sustraien egoera eta bilakaera egiaztatzeko laginketak
Hirigintza Gerentziak eta Batzordeak laginketak bisitatu dituzte, zeinek sustrai korapilatsuak eta diametro ezberdinetakoak aurkitu baitituzte 30 zentimetroko sakoneran
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Hirigintza Gerentziako Kontseiluak eta Hirigintza Batzordeak Sarasate pasealekuko zuhaitzetan egiten ari diren laginketak bisitatu dituzte gaur goizean, eremua berrurbanizatzeko proiektua aldatzeari begira. Proiektuaren lizitazioa abuztuan onetsi eta irailaren 21ean geldiarazi zen. Aurreikuspenen arabera, aste honetan amaituko dira aurreikusitako laginketak, Sarasate pasealekuko zuhaitzen sustraiak, 2011ko eraberritzearen ondoren, zer egoeratan dauden eta zer bilakaera izan duten egiaztatzeko.

Goizeko lehendabiziko orduan, Gerentziako eta Hirigintza Batzordeko kideek lau laginketetan egiten ari diren lanak ikusteko aukera izan dute; bi iparraldeko aldean, Nafarroako Parlamentuaren eraikinaren ondoko gune batean, eta beste bi, iparraldeko aldean, baina San Nikolas elizaren inguruan. Aurreko egunetan, beste hiru laginketa ireki ziren: bi Alde Zaharretik gertuen dagoen aldean eta bat Bigarren Zabalgunera ematen duen hegoaldeko aldean. Zenbait laginketetan metro bat baino gehiago ere jaitsi da, plataforma bakarreko pasealekuaren alde eginez gero zuhaitzen gaineko eraginak aztertzeko. Horietan guztietan egiaztatu ahal izan da zuhaitzen sustraiak 30 zentimetrotako sakoneran daudela, azaleko sustraiak, korapilatsuak eta diametro ezberdinetakoak.

Hasiera batean zazpi laginketa egin behar ziren, baino zortzigarren bat egitea aurreikusi da, aurrekoen osagarria, 2011n ezarritako corten altzairuzko egiturek mugatutako bi parterre ezberdinen arteko eremu batean, erroak puntu horretatik nola eratorri diren ikusteko. Behin laginketak eginda eta sustraien garapenaren alderdi ezberdinak egiaztatu ondoren, horiek berriro estaliko dira arriskuak saihesteko, osagai ahulak baitira eta ezin baitira aire zabalean egon.

Laginketak amaitu ondoren, dagozkion txosten teknikoak eginen dira, azterlan horietatik eratorritako ondorioekin, Sarasate pasealekuaberrurbanizatzeko eta hango sareak eta Bigarren Zabalgunean dauden ondoko kaleetakoak (Vínculo, Alondegi, García Castañón eta Fernández Arenas) berritzeko proiektua, zeina Iruñeko Udalak abiatzen baitu, Iruñerriko Mankomunitatearen finantzaketarekin.

¿Te ha sido útil esta página?