Artea Oinez 2020 ekimenak erakusketa bat aurkezten digu aurtengo udan, Kondestablearen jauregian, 78 artistaren 99 obrarekin

Artea Oinez 2020 ekimenak erakusketa bat aurkezten digu aurtengo udan, Kondestablearen jauregian, 78 artistaren 99 obrarekin
Arte-hizkuntza asko elkartu dira, eskulturak, eskulto-pinturak, pinturak, marrazkiak, instalazioak, grabatuak, argazkiak, inprimatzeak eta teknika mistoko artelanak baitaude


Artea Oinez

Artea Oinez Nafarroa Oinezari lotutako urteroko arte-erakusketaren edizio berriak erakusketa aurkeztuko du uda honetan Kondestablearen Jauregian, eta bertan 78 artista ezberdinen 99 obra ikusteko aukera izanen da. Nafarroako Ikastolen Federazioaren proposamenak natura eta feminismoa ditu ardatz, eta XX. mendearen azken laurdenean eta XXI. mendeko lehenengo laurdenean sortutako arte-adierazpen askoren berri ekartzen digu, Javier Manzanos Arte Plastikoetako teknikariak eta Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Federazioko zuzendari eta erakusketaren komisarioak aurkezpenean azaldu duten bezala.

Erakusketa eraikinaren lehen solairuan ikus daiteke, 1. eta 2. aretoetan, abuztuaren 31 arte, astelehenetik ostiralera (09:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00) eta larunbatetan (09 – 14:00). Horrela, katalogoan jasotako testuarekin bat, Artea Oinez-ek kulturaren eta abangoardiako artearen alde egiten du, “artista askoren lanari eta parte-hartze eskuzabalari esker. Hauek geure garaiko errealitatea argitzen laguntzen dute eta, haien artelanekin, hausnarketarako lekua eta arte proposamenak kontenplatzeko eremua osatzen dute, gizakiaren esentzia”. Hala, artearen esperientzia ugari ikus ditzakegu bertako lan zehatzetan zehar, non jarraitutasun lerroak eta berritasun lerroak nabarituko ditugun geure euskal ingurunearen agertoki artistikoan.

Erakusketa honek hizkera- eta teknika-errepertorio oso zabala biltzen du. 17 eskulturez, 3 eskulto-pinturez, 18 margoz, 7 marrazkiz, 3 instalazioz, 10 grabatuz, 11 argazkiz, 4 inprimatzez eta teknika mistoarekin egindako 11 artelanez osatua dago erakusketa. Gehienak korronte abstraktuan koka daitezke, baina haien artean badira ere figuratiboa, espresionista, hiperrealista, sinbolista, informalista, etab. Halaber, azken joerak eta etorkizun oparoko gazteen proposamenak ere badaude. Denek mezu zehatzak transmititzen dituzte, besteak beste, emozioa, salaketa, galdera, kritika eta transzendentzia.

Katalogoko hitzaurreak esaten duen bezala, “Erakusketa honen partaide diren artista guztiekagerian utzi dituzte haien gogoa eta eskuzabaltasuna. Haien lana zabalik dago etorkizunik iradokitzaileenera eta inspiratzailearenera, eta, hala, geure ikastetxeei bizitza ematen die, haietan artea ikasketa-proiektu baita, gizartearen memoria eta etorkizunera leihoa”.

Artea Oinez. Kondestablearen jauregia. Uztailak 24 – Abuztuak 30

  • Agirre, Xabier
  • Aitzkoa, Elena
  • Aizkorbe, Faustino
  • Aizpitarte, Juan
  • Alfaro, Lorea
  • Alonso, Florencio
  • Anda, José Ramón
  • Aranberri, Ibon
  • Azketa, Pello
  • Badiola, Txomin
  • Barkate, Nadia
  • Baroja Collet, Juan Luis
  • Basterretxea, Nestor
  • Bernad, Clemente
  • Cánovas, Carlos
  • Cardarelli, Jorge
  • Chillida, Eduardo
  • Cilveti, Concha
  • Crespo, June
  • De Pedro, Bingen
  • De Zerio, Xabier
  • Del Castillo, Naia
  • Del Valle, Gentz
  • Doiz, Miren
  • Eskauriaza, Mikel
  • Euba, Andoni
  • Euba, Jon Mikel
  • Ferrán, Leopoldo
  • Ferrer, Esther
  • Fontalba, Txaro
  • Galobart, Cristina
  • Garmendia, Iñaki
  • Garraza, Angel
  • Goikoetxea, Asun
  • Gorriti, Juan
  • Grijalvo, Patrik
  • Herrero, Mari Puri
  • Intxausti, Gema
  • Irazu, Pello
  • Irigoyen, Alicia
  • Irijalba, Carlos
  • Irulegui, Pedro
  • Jauregi, Koldobika
  • Jauregi, Sahatsa
  • Larrea, Vicente
  • Lasa, Jose Angel
  • Lazkano, Jesús Mari
  • Maneros Zabala, Erlea
  • Marin, Ana Mari
  • Mauleon, Blanca
  • Mendizabal, Asier
  • Mieg, Juan
  • Montón, Idoia
  • Moreno, Angela
  • Morrás, Xabier
  • Muniategiandikoetxea, Manuel
  • Okariz, Itziar
  • Okiñena, Mikel
  • Ortiz, Eugenio
  • Pagola, Fernando
  • Peral, Alberto
  • Poyo, Txuspo
  • Prego, Sergio
  • Recalde, Marijose
  • Riaño, Ana
  • Riaño, Javier
  • Rifaterra, Iñaki
  • Rodríguez Caballero, David
  • Sádaba, Ixone
  • Salazar, Dora
  • Sistiaga, José Antonio
  • Sukilbide, Juan
  • Talayero, Susana
  • Ugarte, Ricardo
  • Urzay, Darío
  • Vieites, Azucena
  • Zubero, Begoña
  • Zumeta, José Luis