Arrotxapeko softball-zelaiak bi aldagelako modulua eta biltegia izanen ditu datorren urte hasierarako

Arrotxapeko softball-zelaiak bi aldagelako modulua eta biltegia izanen ditu datorren urte hasierarako
Iruñeko Udalak 95.410,70 euroko inbertsioa eginen du instalazioa erabiltzen duten taldeen eskariz

Campo softbol

 

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du Arrotxapeko softball-zelairako aldagelen modulu eta biltegi aurrefabrikatuen hornidura eta instalaziorako kontratuaren lizitazioa. Aurrekontua 95.410,70 eurokoa da eta lanak, behin adjudikatuta, bi hilabeteko epean eginen dira; beraz, baliteke datorren urtearen hasierarako dagoeneko martxan egotea. Jarduketa horretarako aurrekontu-partida Iruñeko Udaleko Sozialistak udal-taldeak eginiko zuzenketa baten ondorio da.

Kirol-instalazio horrek gaur egun ez du aldagelarik. Biltegi gisa erabiltzen den obra-txabola bat besterik ez dago zelaiaren inguruetan. Obra-txabola hori softballean aritzeko beharrezko materialetako batzuk gordetzeko baliatzen dute han jokatzen duten taldeek. Aldagelak, hain zuzen ere, txabola hori dagoen lekuan kokatuko dira, joko-zelaitik kanpo, Ximénez de Rada kalearen ondoan. Softball-zelaia 2021ean inauguratu zen eta ordutik instalazioaren erabilera areagotzen joan da. Zelaia erabiltzen duten taldeek aldagelak aldarrikatu dituzte kirola baldintza hobeagoetan egin ahal izateko. 

Kontratuak hiru modulu instalatzea proposatzen du, 2,40 metro inguruko zabalera eta 6 metroko luzera eta 45 metro koadroko azalera dutenak. Modulu horietako bi aldagelak izanen lirateke, eta tarteko modulua biltegia. Aldagelek hainbat bankada, komun osoak, dutxak, konketak eta 150 litroko termo elektrikoa izanen dituzte. Egitura hori instalatzeko hainbat lan egin beharko dira behar diren saneamendu-, hornidura- eta elektrizitate-harguneak jartzeko.

¿Te ha sido útil esta página?