Arrotxapeko auzo-eztabaidagunea asteartean eginen da Juslarrocha Civivoxean

Arrotxapeko auzo-eztabaidagunea asteartean eginen da Juslarrocha Civivoxean
Eztabaidagunean Endika Alonso auzoko zinegotziak hartuko du parte eta bertatik bertara zein YouTubetik zuzenean jarraitzen ahalko da, 18:30etik aurrera

foro de barrio Rochapea
 

Arrotxapeko auzo-eztabaidagunea astearte arratsaldean eginen da, 18:30etik 20:00etara Justarrotxako Civivoxean eta Endika Alonso auzoko zinegotzia eta udal teknikariak bertaratuko dira. Saioa aurrez aurre zein streaming bidez jarraitzen ahalko da www.pamplona.es/eu udalaren webgunean zein udalaren YouTube kanala kanalean. Bertaratzerik ez baina interesa dutenek online parte hartzen ahalko dute, emanaldiaren kanaleko txataren bidez.

Erabaki Iruña plataformaren bidez eta foros@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez jasotako proposamen, ohar eta iradokizunak auzo eztabaidagunean erantzunen dira eta ohikoa den gisara, bitartean haurrak zaintzeko ko-heziketa irizpideak dituen zaintza-zerbitzua egonen da. Entzumen irisgarritasuneko zerbitzua ere eskainiko da: zeinu-hizkuntzako interpreteak, azpitituluak eta begizta magnetikoa, aparatuak edo inplanteak dituztenendako.

Eztabaidagunea sare sozialetan jarraitzen ahalko da #ArrotxapekoEztabaidagunea traolaren bidez. Bilera plan, proiektu eta jarduketa nagusien azalpenak emanez hasiko dute Endika Alonso zinegotziak eta teknikariek. Auzoarendako gaurkotasuneko eta intereseko gaiak ere aipatuko dira.


ARROTXAPEKO AUZO-EZTABAIDAGUNEA

•    Martxoak 19, asteartea. 18:30, Juslarrocha Civivoxa
o    Auzoko zinegotzia: Endika Alonso
o    #ArrotxapekoEztabaidagunea traola

•    Hurrengo Auzo-eztabaidagunea: Ermitagaña-Mendebaldea. Apirilak 16, asteartea
o    Auzoko zinegotzia: Garbiñe Bueno
o    #ErmitagañaMendebaldeakoEztabaidagunea traola


 

¿Te ha sido útil esta página?