Arrosadiko, Milagrosako, Azpilagañako eta Santa María la Realeko auzo-eztabaidagunea eginen dute ostegun honetan Hegoalde Ikastolan, 18:30ean

Arrosadiko, Milagrosako, Azpilagañako eta Santa María la Realeko auzo-eztabaidagunea eginen dute ostegun honetan Hegoalde Ikastolan, 18:30ean
Parte hartzeko prozesu bat abiatuko dute Civivoxarendako tokirik egokiena zein den erabakitzeko: plaza bera ala Joan Paulo II.aren etorbidearen beste aldeko lurzati bat
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Ostegun honetan, 18:30ean, eginen dute Arrosadiko, Milagrosako, Azpilagañako eta Santa María la Realeko auzo-eztabaidagunea Hegoalde Ikastolan, eta bertan parte hartuko dute Joxe Abaurrea San Juan Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako Alorreko zinegotziak eta Aitziber Campión Ganboa Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi bereziak. Eztabaidagune nagusiarekin batera, auzoko 3 eta 12 urte bitarteko Txikien Foroa eginen dute.

Saioa zuzenean ikus daiteke ‘Participa Pamplona’ Youtubeko kanalean. Zerbitzu hauek aurkeztuko dituzte: Plaza On (Iruñeko boluntarioen sarea), Bitartekaritza Komunitarioko Bulegoa, Gaztediaren Etxea eta Bulego Berdea. Horiez gain, auzoko proiektu komunitarioak eta Txikien Foroan ateratako ondorioak aurkeztuko dituzte auzo-eztabaidagunearen amaieran.

Auzo-eztabaidaguneetan entzumen urritasuna dutenendako irisgarritasuna bermatzen da: horretarako, zeinu-hizkuntzen interpretea, estenotipia (azpidatziekin) eta begizta magnetikoa erabiltzen dituzte. Hala, entzumen-urritasuna dutenek ere aukera dute eztabaidagunera joan eta modu aktiboan parte hartzeko. Entzumen-irisgarritasuna Eunate eta Asorna elkarteek bermatzen dute.

Arrosadiko, Milagrosako, Azpilagañako eta Santa María la Realeko auzo-eztabaidaguneaz gain, Arrosadiko Civivoxean Iruña Markaren (Pamplona=bagara-Iruña=de verdad) erakusketa egonen da ikusgai, baita 2025erako udal-ekimen batzuk ere. Eztabaidagunearekin batera, asteartean ibilaldi bat egin zuten auzoan barna: Arrosadiko Bulego Berdean eta Azpilagañako Zentro Komunitarioan izan ziren, eta Guelbenzu zinema-aretoen proiektua bertatik bertara ezagutu zuten. Eta gaur arratsaldean Tinkus San Simón folklore-talde boliviarraren emanaldia Alfredo Floristán plazan, 18:00etan; euria egiten badu, jarduera Hegoalde Ikastolako frontoian eginen da. 

Hurrengo eztabaidagunea, Iturramakoa

Hurrengo auzo-eztabaidagunea Iturramakoa izanen da, otsailaren 20an, ostegunarekin, eta dagoeneko zabaldu dute herritarrek ekarpenak, galderak eta iradokizunak egin ahal izateko epea: otsailaren 17ra arte egonen da zabalik, astelehena, eta modu telematikoan aurkeztu beharko da aurkeztu beharrekoa, Erabaki Iruña webgunearen bidez edo foros@pamplona.es helbidera idatzita. Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu Zentro elkarlanerako gunearen telefonora: 948 420 266. 

Auzo-eztabaidagunea egiteaz gain, Iturramako Civivoxean Hiri Markaren erakusketa egonen da ikusgai otsailaren 17tik 22ra, baita Udalak 2025erako prestatutako beste egitasmo batzuk ere. Otsailaren 18an, asteartearekin, ibilaldi bat eginen dute auzoan barna: 17:30etik 18:30era eginen da, San Joan Bosco Zentro Komunitariotik abiatuta (San Joan Bosco kalea, 15); ibilaldian Atariandia elkartean izanen dira, eta Amaiur Ikastolara joateko eskolarako bide seguruetan barna ibiliko dira.  Asteazkenean, 19:00etan, Iturrama Kantuz saioa eginen dute, Civivoxaren ondoko Félix Huarte plazan hasita.

Auzo-eztabaidaguneari jarduera horiekin emanen zaio amaiera; auzo-eztabaidagunea Iturramako Civivoxeko hitzaldi-aretoan eginen da, 18.30ean, eta bertan aurkeztuko dituzte, besteak beste,  Bitartekaritza Komunitarioko Bulegoa, Plaza On (Iruñeko boluntarioen sarea), Gaztediaren Etxea eta  kirol- eta gizarte-errezeta. Jorratuko dituzten proiektu komunitarioen artean, Iturrama-Donibane energia-komunitatea izanen dute hizpide. Eztabaidagunean parte hartuko dute Javier Leoz Sanz auzoko zinegotziak eta Aitziber Campión Ganboa Herritarren Partaidetzako zinegotziak. Txikien Foroa 17:00etatik 19:00etara eginen dute, Iturrama Ikastetxe Publikoan. Txikien Foroan ateratako ondorioak eztabaidagunearen amaieran aurkeztuko dituzte.

 

Arrosadiko, Milagrosako, Azpilagañako eta Santa María la Realeko auzo-eztabaidagunea

  • Otsailak 10 – 15:

    • Erakusketa ibiltaria. Iruña Marka eta udal-egitasmoak. Arrosadiko Civivoxean

  • Otsailak 12, asteazkena:

    • Tinkus San Simón folklore-taldearen emanaldia. 18:00etan. Alfredo Floristán plazan (euria egiten badu, Hegoalde ikastolako frontoian)

  • Otsailak 13, osteguna:

    • Auzo-eztabaidagunea: 18:30ean. Hegoalde Ikastolan (gimnasioan)

    • Txikien Foroa: 18:30ean. Hegoalde Ikastolan (gimnasioaren ondoko aretoan)

Iturramako auzo-eztabaidagunea

  • Otsailak 17 - 24:

    • Erakusketa ibiltaria. Iruña Marka eta udal-egitasmoak. Iturramako Civivoxean

  • Otsailak 18, asteartea:

    • Ibilaldia auzoan barna. 17:30etik 18:30era. Ibilaldia San Joan Bosco Zentro Komunitariotik abiatuko da, San Joan Bosco kaleko 15. zenbakitik, eta besteak beste, Atariandia elkartea bisitatuko dute, eta eskolarako bide seguruetan barna ibiliko dira

  • Otsailak 19, asteazkena:

    • Iturrama Kantuz saioa, 19:00etan. Kalean izanen da, Civivoxaren ondoko Félix Huarte plazan hasita

  • Otsailak 20, osteguna:

    • Auzo-eztabaidagunea: 18:30ean. Iturramako Civivoxean (hitzaldi-aretoan)

    • Txikien Foroa: 17:00etatik 19:00etara, Iturrama Ikastetxe Publikoan

¿Te ha sido útil esta página?