Arrosadiko Bulego Berdea abian jarri da energia-birgaitze eta energia-aholkularitza izapideetarako informazio gune eta leihatila bakar gisa

Arrosadiko Bulego Berdea abian jarri da energia-birgaitze eta energia-aholkularitza izapideetarako informazio gune eta leihatila bakar gisa
Arratsalde honetan informazio-jardunaldi bat eginen da bizilagunentzat, eta Bulego Berdearen identifikatze-irudia aurkeztuko da
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Fitxategi

Arrosadiko Bulego Berdea abian jarriko da datozen egunetan, energia-eraginkortasunaren eta -birgaitzearen arloan auzotarrendako erreferentziazko gune bilaka dadin. Bulego berria Manuel de Falla kaleko 2. zenbakian dago, eta arreta pertsonalizatua eta aholkularitza eskainiko die, bai norbanakoei, bai haien higiezina eta energia-kontsumoak hobetzeko jarduerak egin nahi dituzten auzokideen erkidegoei. 

Hirigintza Gerentziako Kontseiluko eta Hirigintza Batzordeko kideek instalazio berriak bisitatu dituzte gaur goizean; horien bidez, auzoen eta, oro har, hiriaren garapenean funtsezkoak diren hiru alderdi jorratu nahi dira. Higiezinen birgaitzeaz, hiri-berroneratzeaz eta trantsizio energetikoaz ari gara. Hain zuzen ere, ideia hori abiapuntu hartuta, Bulego Berdeen Sarea bereizten eta identifikatzen duen irudi bat diseinatu da, Arrosadia delarik sare horretako lehena.

Gainjarritako hiru etxez osatutako irudi horrek bulego berdeen sarea islatzen du, tonu berdeak erabiltzen baititu, ez bakarrik Udalaren kolore korporatiboa delako, baita energia-jasangarritasuna eta -eraginkortasuna gogorarazten dituelako ere. Etxearen formak etxebizitzen birgaitzea eta hiri-berroneratzea sinbolizatzen ditu, eta hedatzen ari diren geruzek, berriz, etxeetan zein ingurunean eragiten duen sarearen hazkundea adierazten dute. Hala, diseinuak argi transmititzen ditu bulegoen jasangarritasun, berroneratze eta hobekuntza komunitarioko balioak.

Bulego Berdean aholkularitza eta laguntza eskainiko dira. Baina, gainera, gune hori kontsultak eta izapideak kudeatzeko leihatila bakarra izanen da, izan horiek banakakoak zein kolektiboak, betiere etxebizitzaren arlokoak badira. Gainera, une bakoitzean eskura dauden tokiko, eskualdeko eta estatuko dirulaguntzei buruzko informazio eguneratu eta zorrotza emanen dute, birgaitzeari eta energia-eraginkortasunari dagokienez. 

Bulego horren beste zereginetako bat energia-komunitate berriak bultzatzea izango da, herritarrei ahalbidetuko baitiete energia elkarrekin lortzeko elkartzea . Irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, energiari lotutako proiektuak sustatzen dituztenak, hala nola energia berriztagarriak eskala txikian ekoiztea, mugikortasun partekatua eta ibilgailu elektrikoak kargatzea. Haien helburu nagusia elkartekideei eta beren jarduera garatzen duten auzoari ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-onurak eskaintzea da. 

Zerbitzu berri horrek astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, eskainiko die arreta herritarrei birgaitzeari eta eta hiri-berroneratzeari buruzko gaietan. Eta energiari dagokionez, astearteetan arreta aurrez aurrekoa izanen da, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, eta telematikoa (posta elektronikoz eta telefonoz), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Horretarako gaitu den helbide elektronikoa agencia.energetica@pamplona.esda, eta harremanetarako telefonoa 948420991. 

Bulego berdeen taldea arkitektoek eta ingeniariek osatzen dute, izaera teknikoko erabakiak eta eraikuntzakoak hartzen laguntzeko, bai eta erabakiak hartzeko, kontratazioak egiteko eta dirulaguntzak kudeatzeko prozedurei buruzko aholkularitza administratiboa eta juridikoa emateko ere.

Iruñeko Udalak 366.315 euroko inbertsioa egin du Arrosadia auzoan bulego hori martxan jartzeko. Partidarik handiena erosketetara eta lokaleko obretara bideratu da, eta guztira 340.000 eurotik gora jo dute. 

Arrosadiko Bulego Berdearekin batera, Udalak beste Bulego Berde bat jarri du martxan Arrotxapean, OpenLab europar proiektuaren babespean. Izan ere, bigarren bulego hau Ingurumen Hezkuntzako Museoan dago, San Pedroko monasterio zaharrean, eta ez da inbertsiorik egin behar izan espazioak egokitzeko; aitzitik, teknikarien kontratazioan soilik inbertitu behar izan du, hori ere Europako proiektu horrek osorik finantzatuta.

Iruñeko Bulego Berdeen sareak Txantreako Nasuvinsaren bulegoarekin elkarlanean egindako lan-ildoa hedatzen du, Efidistrict proiektuaren barruan eta Iruñeko Birgaitze Bulegoak (EEZB) esparru horretan bultzatzen duen ohiko zereginaren barruan.

Aurkezpen jardunaldiak, Gaztediaren Etxean
Zerbitzu hori herritarrei ezagutarazteko, gaur arratsaldean, 17:30ean, jendaurreko aurkezpen irekia eginen da Gaztediaren Etxean. Bertan, Joxe Abaurrea Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta Agenda 2030eko zinegotziak ez ezik, energia-birgaitze eta -eraginkortasuneko zenbait teknikarik parte hartuko dute. Gainera, hiri-berroneratzearen eta energia-komunitateen hainbat adibide ezagutaraziko dira. 

Datorren asteazkenean, irailak 25, Arrotxapeko Bulego Berdea aurkezteko beste jardunaldi bat eginen da, ordu berean Ingurumen Hezkuntzako Museoan. 
 


ARROSADIKO BULEGO BERDEA AURKEZTEKO JARDUNALDIA  

  • Eguna: Irailak 18, asteazkena
  • Tokia: Gaztediaren Etxea (Zangoza kalea 30).
  • Ordua: 17:30 
  • Programa
    • 17:30ean. Irekiera Joxe Abaurrea San Juan Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariaren eskutik
    • 17:40an. Iruñeko auzo-bulegoek emanen dituzten zerbitzuen aurkezpena
    • 17:50ean. Arrosadiko edo bulego berdearen aurkezpena
    • 18:05ean Auzoetako energia-birgaikuntza bultzatzeko laguntza-esparrua
    • 18:35ean. Solasaldia: auzoko energia-birgaikuntza kasu arrakastatsuak
    • 19:15. Amaiera-ekitaldia
  • Jardunaldiaren ondoren Arrosadiko Bulego Berdea bisitatuko da
¿Te ha sido útil esta página?