Arrazarengatiko diskriminazioaren aurka hezten: kultura ezberdinetako sei pertsonak Julio Caro Baroja BHIko ikasleei jarrera arrazistei nola aurre egin azaldu diete

Arrazarengatiko diskriminazioaren aurka hezten: kultura ezberdinetako sei pertsonak Julio Caro Baroja BHIko ikasleei jarrera arrazistei nola aurre egin azaldu diete
Udalak solasaldi hori antolatu du Arrazarengatiko Diskriminazioa Deuseztatzeko Nazioarteko Egunaren karietara



Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Kultura ezberdinetako sei pertsonak beren esperientzia pertsonaletik azaldu diete Julio Caro Baroja BHIko batxilergoko lehen mailako ikasleei nola egin dieten aurre bizi dituzten jokabide arrazistei. Udalak gaur goizean Arrazarengatiko Diskriminazioa Deuseztatzeko Nazioarteko Eguna dela eta antolatu duen solasaldiaren helburua gazteei jarrera arrazisten aurrean duten bizi-jarrera positiboaren ikuspegia eskaintzea da.

Ikasleekin batera topaketan parte hartu dutenak kultura eta ingurune ezberdinetan dute jatorria, eta horietatik abiatuta beste hainbat esperientzia pertsonal azal ditzakete askotariko testuinguruetan. Zehazki, hitza hartu dute Secretariado Gitano, Flor de África, Acción contra la Trata, Fenix eta SEI elkarteetako kideek eta magrebtar jatorriko ikasleei harrera egiteaz arduratzen den institutuko ikasle batek. Beren egoeraren azalpen labur batekin hasi dira, eta, ondoren, elkarrizketa ireki baten bidez, ikasleek planteatu dituzten galderei tonu hurbil eta lasaian erantzun diete. Jarduera Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorreko teknikari batek moderatu du.

Parte hartu duten sei pertsonekin eta Julio Caro Baroja BHIko ikasleekin batera, jarduera horren irekieran parte hartu du Fernando Sesma Hezkuntza, Partaidetza eta Gazteriako zinegotziak. Udalbatzako hainbat kide ere bertaratu dira.

Pentazitatea sustatuz, ikasleak beren ikasketa prozesuaren protagonista diren hezkuntza-eredua

Julio Caro Baroja BHIk pentazitatea deituriko hezkidetza-paradigmaren alde egin du, ikasgela gaitasunak eta balioak aintzat hartuta kudeatzeko. Hezkuntza-eredu integral horrek autorregulazio-tresnak ematen dizkie ikasleei, ikaskuntzaren protagonista izan daitezen bost esparrutan: identitatea (pertsona izatea), ikuspegi soziala (elkarrekin bizitzea), adimena (pentsatzen ikastea), gorputzarekin lotutako guztia (komunikatzea) eta, azkenik, alderdi emozionala (emozioak sentitzea eta kontrolatzea). Bost ikuspegi horietako bakoitzak norbanakoaren hazkuntza osoaren atal bat irudikatzen du.

Pentazitatearen arabera pertsona bakoitza gai da bere gaitasun eta balioak ezagutu eta horiek gaitasun bilakatzeko: pertsona izaten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea eta emozioak autokontrolatzen ikastea. Hala, emozioak laguntzaile eta aliatu bihurtzen dira norbanakoaren historia pertsonala sortu eta birsortzeko eta taldearekin partekatzeko orduan, eta unitate kolektibo berri bat sortzen da, non partaide eta erantzunkide dela sentitzen baitu.