Arantzadiko parke berriak 150.000 metro karratuko berdeguneak eta aisialdirako guneak eskaintzen dizkie Iruñeko herritarrei

Arantzadiko parke berriak 150.000 metro karratuko berdeguneak eta aisialdirako guneak eskaintzen dizkie Iruñeko herritarrei
Entregatu berri diren lanek 2,7 milioi euroko kostua izan dute, eta horietatik bi milioi Next Generation EU Europako funtsetatik heldu dira
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeak aisialdirako beste parke bat du hiriaren bihotzean, Arga ibaiaren ondoan. Aranzadiko parkeak 150.000 metro koadro berdegune, plaza eta pasealeku ditu, 2021ean hasitako berrurbanizazio-obren bigarren fasea amaitu ondoren. Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako eta Batzordeko kideek parkea bisitatu dute gaur goizean. Lanek 2,75 milioi euroko kostua izan dute, eta horietatik 2.005.000 euro Next Generation EU Europako funtsetatik heldu dira. 

Hala amaitu da meandroaren eraberritzearen zatirik handiena. Prozesua 2008an hasi zen, eremu hori berritzeko ideia-lehiaketa batekin. Obren lehen fasea 2013an amaitu zen, eta ardatz hartu zuen baratze-orla eta ur-goraldiko basoa eratzea, baita antolamendutik at zeuden hainbat eraikin eraistea ere. Bigarren fasea 2021ean abiatu zen eta orain amaitu da. Hari esker egin dira Txantrea, Arantzadi eta Arrotxapea konektatzen dituzten hainbat bide barrualdean eta erdiko plaza bat garaiaren inguruan, hartara egoteko eta jolasteko eremu bat gaituz. Lorezaintza egokitu da, hiri-altzari berriak jarri dira eta argiztapena hobetu da. Halaber, eremu horretarako sarbideak aldatu dira, eta ibilgailuen zirkulaziorako mugak ezarri. Aisialdirako eremu berri hori irabazteaz gain, erdiko plazaren helburua da bertan ekintza ezberdinak egin ahal izatea, hala nola azokak, merkatu txikiak eta bestelako ekitaldiak, oztoporik gabeko eremu zabal bat baita. 

Bigarren fase horretan bi lote bereizi zeuden. Alde batetik, oinezkoendako eta ziklistendako bi ardatz sortzeko lanak, parkea egituratzen dutenak, eta plaza, 1,94 milioi euroko kostua (BEZa kanpo) izan dutenak. Eta, bestetik, lorezaintzari eta ureztatzeari buruzko guztia; horretara 330.000 euro (BEZa kanpo) bideratu dira. Bi kasuetan OBENASA - Obras Especiales de Navarra SA enpresak gauzatu ditu obrak, Proyectos, Estudios y Servicios Técnicos de Navarra (PJS) enpresaren zuzendaritzapean. Parkearen diseinuan jasangarritasunaren alde eta herritarrei meandroaren erabilera tradizionalak helaraztearen alde apustu egin da. Obrak joan den maiatzean jaso ziren, baina Gerentziako Kontseiluak ezin izan zituen orduan bisitatu berrurbanizazioa, hauteskunde-garaia baitzen.

Auzoen arteko lotura eta pasabide berria
Arantzadiko meandroa Arrotxapea eta Txantrea auzoen arteko lotura gisa balio du. Funtzio hori indartzeko xedez, parkearen berrurbanizazio-lanetan oinezkoendako bide bat egin da. 4,5 metro zabal ditu eta egun dauden bi pasabideak lotzen ditu: Errotazar kalean dagoena, Ingurumen Hezkuntzako Museoaren ondoan, eta Alemanen garapeneraino heltzen dena. Horrez gain, ur-goraldiko basoaren mugakide den bidea berritu da, eta argiak eta parkearen gainerako ezaugarriak jarri zaizkio. Ingurune horretan, azken bide horri laguntzen dioten bi baso-eremu ere sortu dira.

Auzoen arteko lotura hori hobetzeko, Udalak pasabide berri bat proiektatzeko beharra planteatu du, parkea eta Txantrea Vergel kaletik lotzeko. Oinezkoendako eta ziklistendako pasabide bat da, kale hori, Cigandako errotaren presa txikiaren parean, El Molino zentroaren ondoan, Irubide ikastetxearen ondoko biribilgune berriarekin lotuko duena, Donejakue Bidea parkearen hasieran. Proiektua idazteko Udalak 205.700 euroko zenbatekoa aurreikusi du, eta haren barruan sartuko litzateke, hala badagokio, obraren zuzendaritza. Helburua da proiektua, behin adjudikatu eta gero, 18 astetan prest egotea. 

Xedea da jarduketa-eremu horrek esku-hartze homogeneo bat jasotzea, oinezkoen eta bizikleten irisgarritasuna hobetzeaz gain, trafikoa eta klima-aldaketa arintzeko neurriak ere barne hartuko dituena. Horregatik, Vergel kalea ere eraberritzea aurreikusten da, oinezkoendako eta bizikletendako azpiegitura bat jarrita, gaur egungoa ez baita nahikoa. 

Ibilgailuendako sarbide kontrolatuak
Arantzadiko berrikuntza- eta berrurbanizazio-lanak aprobetxatuta, ekainaz geroztik ibilgailuak parkera sartzeko aukera mugatu da, sarbideak kontrolatzeko kamerak instalatuta. Horrela, parkea sarbide kontrolatuko eremu (SKE) bihurtu da, eta parkearen barruan Baratzeetan dagoen aparkalekuan bakarrik aparkatzen ahalko da. 

Arantzadiko inguruneko kaletik du sarbidea, El Vergel egoitzaren eta El Redin ikastetxearen artean dagoen Vergel kaleko bidegurutzetik. Bertara sartzen diren ibilgailuek gehienez ere 20 minutu dituzte esparrutik ateratzeko. Badute sartzeko baimena jabeek edo errentariek, baita zamalanetarako ibilgailuek ere.
 

logo

¿Te ha sido útil esta página?