Arantzadiko kirolguneko eta Sanduzelai Kirol Hiria – Aquavoxeko udal-instalazioetan udako denboraldirako abonamenduen salmenta % 1 igo da aurreko urtekoarekin alderatuta. Aitzitik, eguneko sarreren salmenta % 4,6 jaitsi da denboraldi honetan, batez ere abuztuko bigarren hamabostaldiko datuak direla eta; izan ere, udal-igerilekuetara jende gutxiago joan da klimatologia ezegonkorrago eta aldakorrago baten ondorioz.
2024. urtean 2.592 udako abonamendu erosi dira, 2023an saldutako 2.566 abonamenduen aldean. Eguneko sarrerei dagokienez, denboraldia hasi zenetik (ekainaren erdialdean) abuztuaren 31ra arte, 57.817 erosi dira; iaz, aldiz, 60.607 sarreren saldu ziren. Uztaila barne, bi kirol instalazioetako eguneko sarreren salmenta-zifra 2023koa baino handiagoa zen: Arantzadin % 19,6 igo ziren, eta Sanduzelain % 15,7. Abuztuan eguneko sarreren salmentan izandako jaitsierak, oraingoz eta denboraldia itxi bitartean, joera-aldaketa ekarri du iazkoaren aldean.
Udako denboraldia datorren larunbatean, irailaren 7an, amaituko da Arantzadi kirolgunean, eta Sanduzelai Kirol Hiria – Aquavoxean, berriz, astebete geroago, irailaren 15ean, igandearekin.
Abonamenduak eta sarrerak bi instalazioetan
Sanduzelai Kirol Hiria – Aquavoxen emendatu egin da udako denboraldirako abonamendua hartu dutenen kopurua. 2023an erositako 812 abonamenduen aldean, aurten 868 erosi dira. Egun bateko sarreren salmentak behera egin zuen abuztuan, eta abuztuaren 31ra arte 21.572 sarrera erosi ziren, 2023ko 22.415 sarreren aldean (% 3,8 gutxiago).
Arantzadiko kirolgunean, udako denboraldirako saldutako abonamenduen kopurua joan den urtekoaren antzekoa da, apur bat behera egin badu ere (% 1,7). 2024. urtean, urtarriletik abuztura arte, 36.245 udako abonamendu erosi dira guztira 2023an saldutako 38.192 abonamenduen aldean. Egun bateko sarrerei dagokienez, ekainaren 15etik abuztuaren 31ra arte 36.245 saldu dira. Iaz, berriz, 38.192 izan ziren, % 5,1 gutxiago.