Arantzadi eta Sanduzelai kirol-hiriek 31.366 sarrera eta 1.903 abonamendu saldu dituzte aurtengo udan

Arantzadi eta Sanduzelai kirol-hiriek 31.366 sarrera eta 1.903 abonamendu saldu dituzte aurtengo udan
Herritarren Aferen Batzordeak Sanduzelai bisitatu du instalazioen egungo egoeraren berri izateko
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Arantzadi eta Sanduzelai kirol-hiriek 31.366 sarrera eta 1.903 abonamendu saldu dituzte aurtengo udan. Sarrera gehienak Arantzadiri dagozkio, 19.114, eta Sanduzelairi, berriz, 12.252. Abonamenduak bi instalazioetan erabil zitezkeen, nahiz eta Arantzadin 1.228 abonamendu erosi zituzten eta Sanduzelain, 675. Guneak erabili zituztenetatik % 82 eta % 86 bitarte Iruñean erroldatuta daude.  Datu guztiak Fernando Aranguren Gazteria eta Kiroleko zinegotzi bereziak eman zituen Herritarren Aferen Batzordean.

Aldez aurretik, batzorde bereko kideek Sanduzelaiko kirol-hiria bisitatu dute gunearen egungo egoeraren berri izateko. Topaketan, María Caballero Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotziak azaldu ditu, instalazioetan barna ibiltzen ziren bitartean, etorkizunean egin daitezkeen hobekuntza-lanak, inbertsio ekonomikoak beharko dituztenak. Bisita hau urte honen hasieran Arantzadiko kirolgunean izandakoaren ondoren egin da. Gunearen lehenengo fasea 2007an jarri zen martxan.

Aurten lanak Sanduzelain, 122.000 euroko inbertsioaz

Udalak urte honetarako mantentze-lan desberdinak aurreikusten ditu Sanduzelaiko Aquevoxean, 122.000 euroko udal-inbertsioaz. Aurreikusita daude igerileku klimatizatuaren zinkeko estalkiaren konponketa eta aldagelen eta bainuetxearen eremuko estalkiaren inpermeabilizazioa. Baita aldageletan, galdara-gelan eta bainuetxean dauden hodien aldaketa eta sabai aizunen hobekuntza ere, dutxetan egin beharreko konponketaz gain.

Sanduzelaik baditu aisiarako igerileku estalia eta ikasteko igerileku estalia dituen igerileku klimatizatua, igerilekuak dituen bainuetxe eremua (bat hidromasajerako), ur-oheak, erlaxatzeko gunea, tratamendurako dutxak, korridore hidrotermala, finlandiar saunak, turkiar bainua, termak, izotz-iturria, etab. Horiez gain, badaude aire zabaleko igerilekuak, makinez hornituriko gimnasioa, erabilera anitzeko aretoa eta jatetxe-taberna ere.

Jende gutxiago, Arantzadin % 40-45 eta Sanduzelain % 60-65

Arantzadiko kirolguneak udaldian ekainaren 22an ireki zituen ateak eta Sanduzelaik egun bat geroago. Lehenengo kasuan denboraldia irailaren 7a arte luzatu da eta bigarrenean irailaren 15a arte. Datuek erakusten dute Arantzadin aurreko urteetan ohikoa zenaren  % 40 eta % 45aren arteko bertaratzea izan dela eta Sanduzelain, sarrerak aurreko udetan izandakoaren % 60-65ra heldu dira.

Arantzadiko kirolguneko gehieneko edukiera 898 pertsonentzako ezarri zen eta bakarrik ekainaren 27an lortu zen kopuru horretara iristea, egun horretan sarrera gehien, 1.334, saldu zirelarik. Sanduzelaiko Aquavoxek aldi berean 674 lagun bil zitzakeen, eta horrela gertatu zen uztailaren 30ean, gehieneko kopurua 964 izan zelarik.

Gaur neguko denboraldia hasiko da

Gaur, irailak 15, neguko denboraldia hasiko da, eta 2021eko ekainaren 14a arte iraunen du Udako igerilekuak itxi dituzte eta igerileku klimatizatuak ireki. Arantzadik igerileku klimatizatua dauka, sauna eta hainbat guneez gain (padel-pistak, polikiroldegia, pilotalekua, makinaz hornitutako gimnasioa, erabilera anitzeko gela eta jatetxe-taberna). Arantzadin nahiz Sanduzelain, urtero bezala, sartzeko aukera desberdinak daude: denboraldiko abonamenduak, eguneko sarrerak, izena eman duten jardueretara unean-unean sartzen diren pertsonak eta guneak esleipenean jasotako kirolari-taldeak.

Hasiera batean, ez da beharrezkotzat jotzen igerileku eta bainuetxera sartzeko aurrez erreserbak egitea, gaur egun foru-araudiak edukiera % 50era mugatzen duen arren. Eskaria igoko balitz aurretiko erreserben sistema martxan jar liteke. Hala ere, gimnasioa, pilotalekua eta padel-pista erabiltzeko erreserba aurrez egin behar da. Atzo aldatutako Nafarroako Kirolaren Institutuko ebazpenaren arabera, espazioen lagapenak urriaren 1a arte atzeratuko dira, erdi edo goi-mailako kontaktu-kirolaren inguruan egiten diren jardueretarako, batez ere talde-jardueren kasuan.

¿Te ha sido útil esta página?