Aralarko Aingeruak ohiko bisitaldia egin du Iruñeko Udalean

Aralarko Aingeruak ohiko bisitaldia egin du Iruñeko Udalean
Alkateak eta Udalbatzako zenbait kidek Harrera-aretoko kaperan egindako ospakizunean parte hartu dute
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Aralarko Aingeruak bisitaldia egin du gaur arratsaldean Iruñeko Udalean. 17:30ak aldera heldu da irudia Udaletxe plazara Mikel Garciandía Aralarko San Migel santutegiko kapilau errektoreak eramanda. Bertan, Udaletxeko atean, irudia eta eramailea jaso dituzte Enrique Maya Iruñeko alkateak, Udalbatzako zenbait kidek eta César Magaña San Zernin elizako kapilau parrokoak.

Hasierako agurraren ondoren, prozesioan joan dira Udaletxeko Harrera-aretora. Aralarko Aingeruaren irudia ospakizun txiki baten buru izan da aretoan bertan dagoen kaperako aldarean. Kapera erabiltzen den urteko une bakarra da Toki hori ezkutuan egon ohi da gortina baten eta Iruñeko Udalaren zutohial baten atzean. San Fermin abesbatzak bi kantu abestu ditu, Pascual Aldaveren ‘Mikel, Mikel’ eta Fermin Iriartek armonizatutako ‘Aleluia’. Abesbatza lau kidez eta zuzendariz osatutako bertsio batean joan da ekitaldira, pandemiak eragindako edukiera neurriak direla eta. 

Bisita amaitzeko, Aralarko Aingeruaren irudia Harrera-aretoaren erdigunean kokatu da bertaratuek gurtu ahal izateko. Aurreko urtean bezala, COVID-19aren ondoriozko osasun-egoeratik eratorritako prebentzio neurriek Aralarko Aingeruak daraman Lignum Crucis erlikiari muxu emateko tradizioa aldatzea eragin dute, irudiaren aurrean agur bat besterik ez egiteko. 

Irudia atzo arratsaldean heldu zen Iruñera, Pazko Astelehena baino astebete geroago, iaz COVID-19ak eragin zuen ezohiko etenaldiaren eta joan den apirilean bizi zen konfinamendu-egoeraren ostean. Apirilaren 18ra arte egonen da hirian. Aurten, koronabirusa dela-eta, eta 2020ko irailean egindako bisitarekin gertatu zen bezala, Aralarko Aingeruak hainbat ikastetxe, instituzio eta entitatetan izan ohi dituen hitzorduak murriztu dira. Batez ere, hiriko eliza eta parrokietatik egiten duen ibilbidean gurtu ahal izanen da igandera arte (apirilaren 18a), orduan San Lorentzon agur esanen baitu.
 

 

¿Te ha sido útil esta página?