Iruñeko Udalak bihar, apirilaren 9an (asteartea), 17:30ean, eginen dio harrera Aralarko Aingeruaren irudiari. Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Udalbatzako kideek San Migelen irudiari harrera eginen diote Udaletxeko ezkaratzean.
Jarraian, zinegotziak Harrera-aretora joanen dira harrera ekitaldia egitera, eta bertan San Fermin ikastolako helduen abesbatzak parte hartuko du. Alfonso Garciandía Aralarko San Migel santutegiko kapilauak ere hitz batzuk eginen ditu. Koruak, Mikel Mikel Pascual Aldavek armonizatutako abesti herrikoia eta Agur Jaunak interpretatuko ditu, Fermín Iriarteren zuzendaritzapean. Ondoren, Udalbatzako kideek Aingeruari, Aralarko santutegiko titularrari eta eramaileari Udaletxe plazara lagunduko diete.
Urtero bezala, Iruñera heldu eta ondorengo egunean egiten du bisita Udaletxera, Pazko Astelehena baino astebete geroago. Taconerako portaletik hirian ofizialki sartzen direnetik aingeruak eta eramaileak hiriko hainbat ikastetxetan eta erakundeetan barna ibiltzen dira. Udaletxea bisitatu ondoren Aralarko Aingeruak arratsalderako prestatutako ibilbidea jarraituko du eta San Zernin elizara abiatuko da.
