Apirilaren 10ean, asteazkenarekin, hasiko da epea Udalaren haur-eskoletan 2024-2025eko ikasturtean eskaintzen diren 1.069 ikaspostuetan behin-behineko izen-ematea egiteko

Apirilaren 10ean, asteazkenarekin, hasiko da epea Udalaren haur-eskoletan 2024-2025eko ikasturtean eskaintzen diren 1.069 ikaspostuetan behin-behineko izen-ematea egiteko
Aurten prozesua online izanen da soilik, baina aldez aurreko hitzordua eskatzen ahal da aurrez aurreko laguntza eskuratzeko

Escuelas Infantiles

Bihar, apirilaren 10ean, Udalaren haur-eskoletan 2024-2025eko ikasturtean eskaintzen diren 1.069 ikaspostuetan behin-behinean izena emateko epea abiatuko da. Eskaera online egin behar da Educa web atariaren bidez. Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko haur-eskoletan izena emateko prozesua batera eginen da. Prozesuari buruzko informazio guztia Udalaren Haur Eskolen webgunean kontsultatzen ahal da.

Behin-behineko izen-ematea Educa plataformaren bidez egiteko erabiltzailea eta pasahitza eduki behar dira aplikazioan edo klabearekin eta PINarekin edo NAN elektronikoarekin eskatu. Udalak aurrez aurreko laguntza zerbitzua eskaintzea aurreikusi du Juslarrochako Civivoxean izapide telematiko hori egiteko laguntza behar dutenendako. Gaurtik aurrera hitzordua erreserbatzen ahalko da, 948 42 00 98 telefonoan edo Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan. Aurrez aurreko aholkularitzaren ordutegia, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30era izanen da.

Udalaren hamabi haur-eskoletan datorren ikasturterako eskaintzen diren 1.069 ikaspostuak doakoak dira (egonaldi osoko ikaspostuetako jantokia salbu) eta aurreko ikasturteko hizkuntza-modalitate bera mantentzen da (gaztelania, euskara, gaztelania ingelesezko jarduerekin eta euskara ingelesezko jarduerekin), gehi aurten obren ondorioz itxita dagoen Donibaneko 102 ikaspostuak.

Onartutako haurren behin-behineko zerrenda, aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, maiatzaren 28an emanen da argitara, eta, baremazioaren inguruko erreklamazioak egiteko epearen ondoren, behin betiko lehen zerrenda ekainaren 5ean argitaratuko da. Azkenean ikaspostua eskuratzen duten familiek beren seme-alabak matrikulatzeko lehen aukera izanen dute ekainaren 6tik 12ra arte. Eta beste bi matrikula-epe egoteko aukera egonen da. Azkeneko epea 2024ko uztailaren 21ean amaituko da.


IRUÑEKO UDALEKO HAUR ESKOLEN IKASPOSTU-ESKAINTZA. 2024-2025EKO IKASTURTEA

HAUR ESKOLA:  Egonaldi osoa Egonaldi erdia Hizkuntzak
Haurtzaro 82 - GAZT.
Mendebaldea 82 - GAZT.
Mendillorri 102 - GAZT.
Fuerte el Príncipe - Printzearen 102 - GAZT.+ + ING. JARDUERAK; EUS + ING. JARDUERAK
Donibane 102 - GAZT.
Izartegi 82 - EUS.
Goiz Eder 64 32 EUS.; GAZT.+ ING. JARDUERAK
Hello Azpilagaña 82 41 GAZT. + ING. JARDUERAK
Hello Buztintxuri 86 - GAZT. + ING. JARDUERAK, EUS. + ING. JARDUERAK
Hello Egunsenti 58 - GAZT.+ ING. JARDUERAK
José María Huarte - 44 GAZT.+ ING. JARDUERAK
Lezkairu 110 - GAZT. + ING. JARDUERAK, EUS. + ING. JARDUERAK
GUZTIRA MODALITATEEN ARABERA 952 117  
GUZTIRA 1069 IKASPOSTU  

 

¿Te ha sido útil esta página?