Aparkatze arautua azaroaren 3an jarriko da abian 11. sektorean: 908 aparkaleku-plaza laranja eta gorri/berde ezarriko dira Sadarren eta Arrosadia multzoaren inguruan

Aparkatze arautua azaroaren 3an jarriko da abian 11. sektorean: 908 aparkaleku-plaza laranja eta gorri/berde ezarriko dira Sadarren eta Arrosadia multzoaren inguruan
Eremu gorri/berdea 24 orduetan egonen da araututa, eta eremu berdeko orduetan, bizilagunek derrigorrezkoa izanen dute doako tiketa hartzea
Fitxategi
sector11.pdf485.9 KB
sector 11

 

Aparkatze arautua azaroaren 3an, asteartea, jarriko da abian 11. sektorean. Arrosadia multzoaren ingurua, Sadar eta Azpilagaña hegoaldean dagoen eremu urbanizatua hartuko ditu eta 908 aparkaleku-plaza izanen dira guztira, 653 laranja eta 255 gorri/berde. Azken horiek Sadar estadioaren eta Nafarroa Arenaren alboko kaleetan egonen dira. 

Azkenean, hirian edukiera handiena duten bi kirol-instalazioen ingurumarietan eremu gorri/berdea ezartzearen aldeko apustua egin da, bietan ekitaldi jendetsuak egin ohi baitira. Eremu gorri/berde hori eguneko 24 orduetan egonen da araututa. Eremu gorria astelehenetik igandera izanen da, 08:00etatik 20:00etara bitarte; berdea, berriz, astelehenetik igandera ere, baina 20:00etatik 08:00etara bitarte. Nahitaezkoa izanen da dagokion tiketa eskuratzea, baita solik bizilagunendako den ordutegi berdean ere. Ordutegi berdean, bizilagunendako tiketa doan izanen da. 

Ordutegi-araubide hori orokorrean aplikatuko da, kirol- edo kultura-ekitaldiak direla eta ezartzen ahal diren berariazko murrizketetan izan ezik. Ekitaldi horiek egin bitartean ezin izanen da tiketik eskuratu, eremu gorri/berde horretan aparkatzea debekatuta egonen baita. Eremu gorri/berdearen araudiak txandakatzea bermatzen du eta prebentzio-esparru bat errazten du, jende asko biltzen dituzten ekitaldietan, behar izanez gero, ebakuazio-ibilbideak, larrialdi-zerbitzuendako sarbidea eta segurtasun-dispositiboak jartzea ahalbidetzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean (astelehena) onetsi du hiriko aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantza aldatzea, eremu horiek Iruñeko hegoaldean ezarriko den 11. sektore berrira zabaltzeko. Eremu gorri/berdean astelehenetik igandera ordutegi arautua dagoenez eta tiketa nahitaezkoa denez, hiriko gainerako guneekin alderatuta desberdina den eredu bat ezarriko da, sektore horren eskariari eta beharrari egokitutakoa. Datozen egunetan, Iruñeko Udalak jendaurreko arretarako bulego bat gaituko du sektore horretako bizilagun-txartelak izapidetzeko.

11. sektore berriari buruz
11. sektoreak Arrosadia multzoaren, Sadar estadioaren eta Nafarroa Arenaren ingurunea barne hartzen du. Honako kale hauetan ezarriko da: Labiano k., Zaragozako etorbidea, Gongora plaza, Zolina k., Aranguren Ibarraren k., Extremadura zeharkalea, Extremadura k., Ana de Velasco k., Aizagerria plaza, Eladio Cilveti k., Sadar k., Mari Ábrego k., eta Arrosadia multzoko aparkaleku-poltsak. Sektore berri horren logistikak barne hartzen du 14 parkimetro eta  eremu arautuaren hasiera eta amaiera ezartzeko 15 seinale instalatzea.

Aparkatze arautuko sektore berria sortzeko erabakia abuztuaren amaieran egindako landa-lan baten bidez egoeraren analisia egin eta gero hartu da. Erregistratutako ibilgailuen % 60tik gora noizean behingo erabiltzaileenak ziren eta % 12,5 berriz, aparkatze estatikokoak ziren. Denbora-tarte luzetan aparkatuta uzten eta bizilagunenak ez ziren ibilgailuak ere bazeuden, eta horiek etxebizitzetatik eta ekipamenduetatik gertu dauden plazen erabilgarritasuna murrizten dute.

Plaza libreen batez besteko orokorra % 33,8koa zen, baina banaketa desorekatua zen; izan ere, plaza libre horiek Eladio Cilveti kalean, Mari Ábrego kalean, Aizagerria plazan, Sadar kalean eta Arrosadia multzoan pilatzen ziren eta, azken horretan izan ezik, toki horietan ez ago etxebizitzarik. Sektoreko gainerako kaleetan, gehienez ere plazen % 10 inguru libre zeuden uneak erregistratu ziren, baita plaza librerik gabekoak ere.

¿Te ha sido útil esta página?