Antzerki Aroa euskarazko gazte eta helduentzako antzerki-zikloak Aldatzen laguntzen, Xake Produkzioak eta Ados Teatroaren obrak aurkeztuko ditu udazkenean

Antzerki Aroa euskarazko gazte eta helduentzako antzerki-zikloak Aldatzen laguntzen, Xake Produkzioak eta Ados Teatroaren obrak aurkeztuko ditu udazkenean
Sexu-eraso bat eta prozesu judiziala, gizonezkoen rolak eta maskulinitatea eta gaixotasun mentala eta suizidioa dituzte ardatz argumentuek
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

Antzerki Aroa euskarazko gazte eta helduentzako antzerki-zikloak, Iruñeko Udalak antolatuta, udazkenean hiru proposamen aurkeztuko ditu Aldatzen laguntzen, Xake Produkzioak eta Ados Teatroa konpainien eskutik. Obren argumentuek gaurkotasun handiko gai desberdinak hartzen dituzte hizpide,, adibidez, sexu-eraso bat eta ondorengo prozesu judiziala, gizonezkoek gizartean dituzten rolak eta bere sentsibilitatea agertzeko duten espazioa, eta gaixotasun mentala eta suizidioa.

Zikloa irailaren 30ean hasiko da, asteazkenarekin, eta urriaren 28ra arte eskainiko ditu ikuskizunak.  Nafarroako Antzerki Eskolan izanen da eta saioak 20:00etan hasiko dira. Sarrerek 8 euro balio dute, eta salgai daude leihatilan eta www.laescueladeteatro.com webgunean.

Lehen saioa irailaren 30ean Nagoreren istorioarekin

Nagoreren istorioa izanen da protagonista lehen saioan Antzerki Aroaren denboraldi honetan. Birritan bortxatua-n, Aldatzen laguntzen konpainiaren antzezlanean, bere burua honela aurkezten duen emakumea ezagutuko dute ikusleek; “Nagore naiz, 44 urte ditut, eta oraindik ere ezin dut sinetsi horrelakorik gerta litzaidakeenik. Orain dela hiru urte, herriko festetan, bortxatu ninduten. Ezagutzen nuen mutil batek bortxatu ninduen. Bere izena aipatzea ere kostatzen zait. Bai... barkatu... bere izena Mikel da”

Obrak ibilbide bat egiten du, Nagorek, bere beldurrak gaindituz, kasua salatzea erabakitzen du eta bere bigarren amesgaiztoa hasten da, prozesu judizialean zehar bizi izandako sufrimenduak eta gizarteak egindako balio-iritziak. Horrela, erakusten du protagonistak nola aurre egiten dion erasoari eta haren ondorio gogorrak, hala nola, epaiketako bizipenak. Haren gogoetak, galderak, zalantzak eta beldurrak agertzen dira, sexu-erasoa jasaten duen momentutik harik eta salaketa jarri, bere kasua mediatikoa bihurtu, adierazpenak prestatu, epaiketa bizi eta epaia jasotzen duen arte. Birritan bortxatua Ion Martinezek eta Saioa Royok idatzi eta haren protagonistak dira.

Urriaren 14ean Ander eta Mariorekin bidaia bat

Fadoak entzuten zituen gizona obra, Xake Produkzioak-ena, maskulinitate kontzeptuaren inguruan hausnartzen den bidaia da eta urriaren 14ean izanen da ikusgai. Bidaia literala eta metaforikoa. Mario lan-arrazoiengatik Lisboara bidaiatzen duen kamioilaria da. Bidaian zehar Ander izeneko mutila jasoko du, musikaria eta Ayamonten (Huelva) antolatutako fado lehiaketa amateurran parte hartzera doana. Halabeharrez, Anderrek eta Mariok elkar ezagutzen zuten, baina denbora luzez elkarren berri izan gabe zeuden.
Biek, haurtzarotik lotura emozional txiki batek elkartuta, pare bat egun iraunen duen bidaiari ekinen diote, Gaztelako lurretan botatako elurte handiagatik, errepidean harrapatuta geratuko baitira. Egoera horrek sorrarazten duen intimitateak eta elkarrekin emandako denborak oso harreman berezia sortuko du bi lagunen artean, eta era askotako gaiei buruz hausnartzeko bidea emanen die, adibidez, zer den sentibera izatea, gizonezkoek sentiberak izan daitezkeen, harremanetan hasteko moduez edo gizartean gauzatu beharreko rolez. Obra Kepa Errastik idatzi du, Getari Etxegaraik zuzendu du eta Iñigo Aranbarri, Ane Gabarin eta Kepa Errasti dira protagonistak.

Performance-antzerkia urriaren 28an gaixotasun-mentalei hurbiltzeko

Gaixotasun-mentala diagnostikatu dioten pertsona bat bere buruaz beste egitetik gertu dago. Horrela hasten da Igel Euria, Ados Teatroarena. Flashback-en bidez, protagonistak bere gaitzaren prozesua kontatzen du, bai eta bere jarreren berri eman ere ukatzeari, onartzeari, beldurrari, adimenari, umoreari eta errebeldiari dagokienez. Ibilaldi emozionala eta surrealista da, hasierako agerraldira eramaten duena, suizidioaren aurretiko momentura. Amaiera, egileen arabera, ebatzi gabe geratzen da, bere erabaki pertsonala baita.

Formatua zuzenean eta grabazioak erabiliz egindako eszena-jokoa da, performancetik gertu dagoen antzerki-hizkuntzaz hornitua. Fikzioa benetako lekukotasunaz josita dago, etenik gabe bilbean bat egin eta narrazio bakarra sortzen dutenak, aniztasun mentala duten pertsonen izaera, hau da, haren gaixotasunaren gainetik pertsonak direla aldarrikatuz.
Testua José Antonio Vitoriak, Mikel Bernuések eta Garbi Losadak idatzi dute, eta azken horrek ere zuzendu egin du. Aktoreak Lierni Fresnedo, Isidoro Fernández, Tomás Vitoria eta Sandro Laboni dira.
 

Antzerki Aroa. 2020ko udazkena

  • Nafarroako Antzerki Eskola. 20:00
  • Sarrerak: 8 euro
  • Irailak 30. Birritan bortxatua. Aldatzen laguntzen
  • Urriak 14: Fadoak entzuten zituen gizona. Xake Produkzioak
  • Urriak 28: Igel euria. Ados Teatroa
¿Te ha sido útil esta página?