Antoniutti parkeko irristaketa-pista datorren astean irekiko da, zirkuitua nazioarteko lehiaketetara egokitzeko berritze-lanen ostean

Antoniutti parkeko irristaketa-pista datorren astean irekiko da, zirkuitua nazioarteko lehiaketetara egokitzeko berritze-lanen ostean
Iruñeko Udalak 200.000 euro inbertitu ditu lanetan, jada bakarrik margoa eta espaloiei azken ukituak emateko dituztela
Irudia

Antoniutti parkeko irristaketa-pista datorren asteburuan irekitzea aurreikusita dago, zirkuitua nazioarteko lehiaketak egin daitezen egokitzeko lanetan 1,5 hilabete eman ostean erabat berriturik. Iruñeko Udalak 200.000 euro inbertitu ditu lanetan. Lanak 2 hilabeteko epean (aurreikusitako 2,5etatik) amaitutzat emango dira; izan ere, oraindik kanpoko eta inguruko espaloiei, lorategiei eta (egunotan eguraldia lagun) margoari azken ukituak eman behar zaizkie.

Iruñeko Udaleko Hirigintza Batzordeak eta Gerentziak zirkuitua bisitatu dute gaur goizean. Oro har 6 m-ko zabalera duen 429 m-ko ibilbidea da, 100 m-ko luzera eta guztira 8 m-ko zabalera duen hiru erreiko abiadura-pistako tartea barne hartzen duena. Egindako jarduketek zirkuitua egokitu eta hobetu dute, baita ere badauden azpiegiturak, pistaren egituraketa berrira doituz. Lanak Nafarroako Irristaketa Federazioak emandako ildoekin bat egin dira.

Pistako aldaketak
Orain arte zuzen nagusiak 19,3 m-ko zabalera zuen, zirkuituak zabalera hori guztia erdiesten ez bazuen ere, eta ez zuen bereizitako erreirik. Arazo nagusia horren zeharkako malda zen, % 2koa bi isurialdetan; eta zirkuituaren gainontzeko tarteak 6 m-ko zabalera zuen, goragune ezberdinak eta eskasak zituela, edo batere ez, bihurgunetan. Horrek nazioarteko ekitaldiak antolatzea galarazten zuen. Oro har, zoladuraren egoera ez zen egokia kirol-erabilerarako, zaharkituta baitzegoen, eta hainbat jarduketa puntualez (lubakiak eta birjarpenak).

Lanen ondorioz, zuzen nagusiak, 8 m-ko zabalerako diseinuaz, marra zuriez bereizitako 2,6 m-ko zabalerako 3 errei ditu, eta zeharkako % 1eko malda, zirkuituaren barneranzko isurialdean. Pistaren gainontzeko tarteak 6 m-ko zabalera mantentzen du, erreiak bereizi gabe –beharrezkoak ez baitira–, baina orain zuzenen artean (bihurguneetan eta horien inguruetan) goragune berdindu eta jarraituak daude; eta zuzenetan lehengo zeharkako malda nabarmendu da (% 1,2 – 2 zuzenen arabera), betiere pistaren barnerantz.

Halaber, zirkuitu osoa bi geruzatan asfaltatu da zuzen nagusian; eta hainbat jarduketa egin dira pista ingurunean zedarritzeko, hala nola espaloiak eta euri-uren bilketa egokitzea.

Behin pista erabiltzeko irekita, eta jarduketa osagarri gisa, inguruaren seinaleztapena hobetuko da, urtean zeharreko entrenamendu libreetan oinezkoen eta irristalarien arteko eragozpenak ahalik eta gutxien izateko; era berean, balizak jarriko dira, kirol-instalazioan ibilgailurik ez sartzeko, eta inguruko irisgarritasuna hobetuko da, Joan XXIII.aren plazatik gertuen dagoen espaloia jarraitua bihurtuz.

 

¿Te ha sido útil esta página?