‘Zinema-gauen’ bigarren astean askotariko gaiak dituzten eta publiko-mota ezberdinei zuzenduta dauden bost film ikusi ahal izanen dira. Proiekzioak astelehenetik ostiralera izanen dira orain, abuztuaren 14tik aurrera Mendillorrin programatutako filmak ematen hasiko baitira. Astelehenean, Iturramako López frontoian, 22:00etan, ‘Spiderman. Un nuevo universo’ (AEB, 2018, 122’) izanen da ikusgai, Sony eta Marvel-en animaziozko filma, 2018an bere kategoriako filmik onenaren Oscar saria jaso zuena. Argumentuan, armiarma-botereak dituzten hainbat superheroi aldi berean existitzen dira unibertso paraleloetan.
Astearterako (hilak 11) proposamena honakoa da: ‘Bohemian Rhapsody’ (AEB, 2018, 134’), Txantrean (Salestarrak). Bryan Singer errealizadore britainiarrak, Queen rock banda mitikoaren abesti ezagunenetako bat izenburu hartuta, taldearen eta bere abeslari karismatiko Freddie Mercuryren historia grabatu zuen. Zintak lau Oscar, Urrezko bi Globo eta bi BAFTA irabazi zituen. Sariketa horietan guztietan filmazioan Mercuryrena egiten zuen Rami Malek aktorearen lana saritu zuten.
Hipo eta Desdentaoren ibileren hirugarren emanaldia izanen da asteazkenean, abuztuaren 12an, ikusten ahalko den filma, gauez, Ezpeletaren jauregiko patioan (Alde Zaharra). ‘Cómo entrenar a tu dragón 3’ (AEB, 2019, 104’) lanak animaziozko film luzerik onenaren saria irabazi zuen National Board of Review (NBR) erakundearen eskutik, baita hainbat izendapen jaso ere. Haur bikingoa eta dragoia hazi egin dira eta haien patuak bere gain hartu beharko dituzte. Gaueko Sumin emerik egonen al da?
Abuztuaren 13an, ostegunarekin, ‘La Lego película’ filmaren bigarren atala den ‘Lego 2’ (AEB, 2019, 106’) ikusi ahal izanen da, euskaraz bikoiztuta eta gaztelaniazko azpitituluekin, José Vila ikastetxean (Milagrosa). 3D animaziozko film bat da, eraikuntzako jostailu ospetsu horietan oinarritua. Bost urtez lasai egon ondoren mehatxu berri bat agertzen da: kanpoko espazioko LEGO DUPLOko inbaditzaileek dena suntsitzen dute, berriz ere eraikitzeko denbora izan aurretik.
Eta ostiralean, abuztuaren 14an, Mendillorrin hasiko dira ‘Zinema-gauak’, hasieran auzo horretarako programatuta zeuden filmekin. Hasteko, arrakasta handia eta kritikaren aho bateko babesa duen ‘Green book’ (AEB, 2018, 129’) filma proiektatuko da: Estatu Batuetako arrazismoari buruzko hausnarketa, Viggo Mortenssen eta Matershala Ali aktoreen arteko interpretazio-dueluaren eskutik. Jaialdi handi guztietan saritua izan zen filma: Oscarrak, Urrezko Globoak, BAFTA eta Torontoko jaialdia.
Saioek iraun bitartean, leku guztietan, derrigorrezkoa izanen da maskara erabiltzea eta proiekzio-guneetan hidrogel-banagailuak izanen dira. Filmak 22:00etan proiektatuko dira, sarrera librea da, baina edukiera kontrolatuko da (aurreikusitakoarekin bat, eszenatoki bakoitzean 100 eta 150 eserleku artean izanen dira). Sarbidean bertaratzen direnen kontaktu-datuak hartuko dira eta eserlekuen artean COVID-19aren kontrako osasun-segurtasuneko neurriek gomendatutako tartea beteko da.
Zinema-gauak 2020. Datorren astea
22:00
Sarrera librea
Astelehena
-
- López frontoia. Iturrama
Abuztuak 10
- Spider-man. Un nuevo universo (AEB, 2018, 122’)
Asteartea
-
- Salestarrak. Txantrea
Abuztuak 11
- Bohemian Rhapsody (AEB, 2018, 134’)
Asteazkena
-
- Ezpeletaren jauregiko patioa. Alde Zaharra
Abuztuak 12
- Cómo entrenar a tu dragón 3 (AEB, 2019, 104’)
Osteguna
-
- José Vila ikastetxea. Milagrosa
Abuztuak 13. Euskaraz
- Lego 2 filma (AEB, 2019, 106’)
Ostirala
-
- El Lago de Mendillorri ikastetxe publikoa. Mendillorri
Abuztuak 14
Green book (AEB, 2018, 129’)